Ixaka Lopez Mendizabal

euskal idazlea

Ixaka Lopez Mendizabal, garaiko sabindar euskal grafiaz Lopez-Mendizabal'taŕ Ixaka[1] (Tolosa, Gipuzkoa, 1879ko apirilaren 111977ko otsailaren 27a) euskal idazlea, kultura eragilea, euskaltzalea eta politikari abertzale eta jeltzalea izan zen.

Ixaka Lopez Mendizabal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIxaka Lopez Mendizabal
JaiotzaTolosa1879ko apirilaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1977ko otsailaren 27a (97 urte)
Familia
AitaEusebio López
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaleen Biltzarra
MugimenduaEuskal Pizkundea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 302

Bizitza

aldatu

Aita Eusebio Lopez inprimatzailea zuen, 1750ean jatorria zuen moldiztegi baten jabea. Seme bakarra izan zen. Lehen liburuak bere aitaren inprimategian publikatu zituen. Aita 1929an hil zenean, berak hartu zuen familiaren negozioaren ardura.

Filosofiako, Letretako eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Eskualzaleen Biltzarra elkartearen sortzaileetariko bat izan zen 1902an. Lopez Mendizabalen lehen idazlanak: Cantabria, la guerra cantábrica y el País Vasco en tiempos de Augusto (1899), Fueros de Guipúzcoa (1900) —biak doktoretza tesiak—, Aita Santu amargarren Pio'ren dotriña laburra (1907), Manual de conversación castellano-euskera (1908), Zenbakiztia (haurrentzako aritmetika, 1913) eta Diccionario vasco-castellano (1916), lau argitaraldi izan dituena.

1918an Euskaltzaindia sortu zuen taldeko kide izan zen, baina ez zen euskaltzain izan. Umearen laguna, euskaraz irakurtzeko ikasbidea, argitaratu zuen handik bi urtera. 1925ean Xabiertxo haurrek irakurtzeko liburu ospetsua, plazaratu zuen, eta handik urtebetera Nekazaritza. Espainiako Bigarren Errepublika garaian hainbat ikastola sortu zuen.

1931n EAJ alderdiaren eskutik Tolosako zinegotzi ere hautatua izan zen, eta 1935ean EBBko lehendakari izan zen. Garai hartan idatziak dira Martin Txilibitu (1931), ¿Quiere vd. hablar en euskera? (1932) eta Erleak, beren bizitza eta oiturak (1933) idazlanak. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, frankistek bere Tolosako liburutegi osoa erre zioten plaza erdian. Frantziara erbesteratu zen lehenbizi, eta Buenos Airesa gero; hiri horretan Ekin argitaletxea sortu zuen. Argentinan ibili zen garaikoak dira Otoitzak (1942), La Lengua Vasca, Gramática. Conversación, Diccionario (1943), Breve Historia del País Vasco (1945), El País Vasco, descripción general (1946), Gramática abreviada (1954) eta Etimologías de apellidos vascos (1958). 1965ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Tolosan inprimeria bat zabaldu zuen.

Haur eta gazte literatura

aldatu

Antzerkia

aldatu

Erlijiozkoak

aldatu
  • Aita Santu amargarren Pio'ren doctriña laburra (1907)
  • Otoitzak (1942)

Eskola liburuak

aldatu

Gramatika eta hiztegiak

aldatu
  • Manual de conversación castellano-euskera (1908)
  • Euzkel-Erdel Iztegia (1916)[2]
  • ¿Quiere vd. hablar en euskera? (1932)
  • Voulez-vous parler le basque? (1938)
  • La Lengua Vasca, Gramática. Conversación, Diccionario (1943)
  • Gramática abreviada (1945)

Besterik

aldatu
  • Nekazaritza (1926)
  • Erleak, beren bizitza eta oiturak (1933)
  • Breve Historia del País Vasco (1945)
  • El Pais Vasco, descripción general (1946)
  • Etimologías de apellidos vascos (1958)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Lopez-Mendizabal'tar Ixaka'ri», Urkiza.armiarma.eus.
  2. Isaac., Lopez Mendizabal,. (1916). Euzkel-érdel iztegia. [Lopez'tar E.] PMC 932458815. (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Jesus Doxandabaratz
EBBko lehendakaria
1934ko ekaina1935eko uztaila
Ondorengoa
Doroteo Ziaurritz
  NODES