Izaro Lasa
txirrindularia, idazlea
Izaro Lasa Agirre (Ezkio, Gipuzkoa, 1987ko maiatzaren 8a) txirrindulari profesional ohia[1][2] eta idazlea da.[3]
Izaro Lasa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezkio, 1987ko maiatzaren 8a (37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta idazlea |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Debabarrena-Gipuzkoa | 2009-2012 |
Biografia
aldatuGiza Nutrizioa eta Dietetika EHUn ikasi ondoren, adar terapeutiko alternatiboetan espezializatzen hasi zen: Naturopatia, kinesiologia holistikoa zein terapia energetikoak. Horrela hasi zuen bizitza profesionala herbolarioetan eta bere kontsulta pribatuak egiten. Bitartean, bere eliteko txirrindulari eta zerbitzari garaiak izan zituen lanbide eta aisialdi gisa.[4] 2011an istripu larria izan zuen,[5] bere bizitza zeharo aldatu zuena, baina ez zuen etsi. Terapia gisa, idazten hasi eta hiru liburu argitara zituen 2018an. "Tríada Vida Creadora" izena jarri zion liburu sortari.[4][6]
Argitalpenak
aldatu- La vida nos llama (2018).[7]
- Puro amor. Todo lo une, todo lo crea (2018).
- El sentir del equilibrio (2018).
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Izaro Lasa» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Cycling Museum - Izaro LASA» www.museociclismo.it (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ «Izaro Lasaren liburu aurkezpena» Goierriko Hitza 2018-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ a b Izaro Lasaren ibilbidea. DV.
- ↑ «Consternación en el Debabarrena por el grave accidente de Izaro Lasa» El Correo 2011-08-31 (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ «Presentación de libro: "La vida nos llama"» urretxu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «La vida nos llama» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).