James Louis "J. J." Johnson (Indianapolis (AEB), 1924ko urtarrilaren 22an2001eko otsailaren 4a) estatubatuar jazz tronbonista, konpositore eta moldatzailea izan zen. Bop-erantz jo zuen lehen tronbonista izan zen eta hor jarraitu zuen, swing-en ondorengo jazz-ean itzal handia izan zuelarik.

J. J. Johnson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Louis Johnson
JaiotzaIndianapolis1924ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaIndianapolis2001eko otsailaren 4a (77 urte)
Hobiratze lekuaCrown Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaCrispus Attucks High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Fats Navarro (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, jazz musikaria eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)J.J. Johnson
Genero artistikoajazza
Bebopa
Hard bopa
third stream (en) Itzuli
Musika instrumentuatronboia
bateria
DiskoetxeaBlue Note
Columbia Records
Prestige
Savoy Records (en) Itzuli
Philips

IMDB: nm0425266 Allocine: 99447 Allmovie: p96183
Musicbrainz: 33e50556-d4be-421b-a5d1-644bd536ec07 Discogs: 251778 Allmusic: mn0000119111 Find a Grave: 22366 Edit the value on Wikidata

1940ko hamarkadan, jazz modernoan ospea lortu zuten lehenengotako musikaria izan zen, musika klasikoa eta jazz-a fusionatu zituelarik.

Biografia

aldatu

James Louis Johnson, J.J. Johnson, Indianapolisen jaio zen, AEBetan, 1924ko urtarrilaren 22an.

Johnson Kai Winding tronbonistarekin batera aritu zen boskote batean, bira luzeak eta arrakasta handiko diskoak grabatuz. Bakarlari ere izan zen Johnson eta jazz grabazio klasiko askotan izan zen laguntzaile. Wee Dot, Lament edo Enigma eredu dira jazz munduan.

1970ean pianoa jotzeari utzi zion eta horrela jarraitu zuen hurrengo 17 urteetan, 1980ko hamarkadan itzuli zen arte. 1950eko hamarkadaren erdiaz geroztik, Johnson beti zen hautagai jazz munduan eta titulu ugari irabazi zuen: Down Beat aldizkariak antolatutako Trombonist of the Year, adibidez. 1995ean, Down Beat-en Hall of Fame-n kokatuko zuten.

1967tik 1976 arteko tarte horretan konposizioan aritu zen, hainbat filmentzako musika egin zuelarik: Scarface, Sea of love...[1]

1988an, Quintergy edo Standards era grabatu zituen, zuzenean biak[1].

Johnson-ek 54 urtetako karrera burutu zuen, 1942tik 1996ra arte. 2001ean, osasun arazoak medio, bere buruaz beste egin zuen, tiroz[1].

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: J. J. Johnson
  NODES
Note 1