Organo bomeronasal
Organo bomeronasala edo Jacobsonen organoa zenbait ornodun tetrapodoen usaimenaren organo osagarria da. Bomer hezurrean dago, sudur eta ahoaren artean. Organoaren barruko neuronek konposatu kimiko desberdinak detektatzen ditu, normalean molekula handiak.
Organo bomeronasal | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | organum vomeronasale |
MeSH | A09.531.940 |
TA | A06.1.02.008 |
FMA | 77280 |
Terminologia anatomikoa |
Sugeek bere ehizakiak usaintzeko erabiltzen dute, mingaina astinduz eta partikulak erakarriz ahosabaiko organoaren irekigunera. Zenbait ugaztunek, konposatuak organoari bidaltzeko, flehmen erreflexua deitzen den aurpegi mugimendu bereizgarri bat erabiltzen dute. Beste ugaztun batzuetan berriz, konposatu horiek erakartzeko, organo hori uzkurtzen da eta pompatu egiten du.
Organo bomeronasala duten animalia gehienek feromonak detektatzeko erabiltzen dute. Feromonaz gain, organo horrek beste konposatu batzuk antzematen dituela ematen du.
Zenbait zientzialarik gizakiengan organo hau funtzionala ez dela uste dute. Zientzialari hauek, gizaki helduengan, burmuina eta organo horren arteko loturarik ez dagoela esaten dute. Hala ere, Jacobsonen organo ez duela gaitasuna galtzen eta pertsona baten bizitza osoan zehar funtzionala dela nabarmena da.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |