Jacques Parizeau
Jacques Parizeau (Montreal, 1930eko abuztuaren 9a, 2015eko ekainaren 1a) quebectar ekonomialari eta politikari bat izan zen. 1994-1996 bitartean Quebeceko 26. lehen ministroa izan zen.
Quebeceko gobernuan Ogasun ministroa (1976-1984), Finantza Erakunde eta Kooperatiben ministroa (1981-1982) eta Kultura eta Komunikazio ministroa (1995) izan zen.
Alderdi Quebectarra 1994ko hauteskundeetako garailea izan zen.
Quebecen erreferenduma egin zenean orduko Quebeceko lehen ministroa zena, burujabetzaren gaineko bigarren erreferenduma zena. 1995eko urriaren 30ean banaketari buruzko bigarren plebiszitua egin zuten Quebecen eta irabazteko koalizioa sortu zuen. Jacques Parizeau, Lucien Bouchard Bloke Quebectarraren burua eta Mario Dumont Quebeceko Ekintza Demokratikoaren sortzaileetarikoa.
Oso tarte txikiagatik aukera hori baztertzen eta orduan 54.000 botoko aldeak bota zuen independentzia atzera; %90eko parte hartzearekin independentziaren aldeko botoak %49,6 izan ziren. Ondoren, 1995eko urriaren 25ean dimititu zuen erreferendumaren porrotarengatik.
Ikus gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Parizeau |
- Jacques Parizeau politikariaren biografia (Ingelesez)