Jakob Bernoulli
Jakob Bernoulli (Basilea, 1654ko abenduaren 27a - Basilea, 1705eko abuztuaren 16a), Jacob, Jacques edo James Bernoulli bezala ere ezaguna, Suitzako matematikari eta zientzialari aparta izan zen.
Jakob Bernoulli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Basilea, 1655eko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Suitza |
Bizilekua | Suitza |
Heriotza | Basilea, 1705eko abuztuaren 16a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Basileako katedrala |
Familia | |
Aita | Nicholas Bernoulli |
Ama | Margaretha Bernoulli |
Ezkontidea(k) | Judith Stupanus (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Bernoulli (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Basileako Unibertsitatea 1671) : filosofia Basileako Unibertsitatea 1676) : Teologia |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Nicolas Malebranche Peter Werenfels (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Johann Bernoulli Jakob Hermann Nicolaus I Bernoulli (en) |
Hizkuntzak | latina frantsesa hebreera ingelesa alemana Swiss German (en) |
Irakaslea(k) | Gottfried Wilhelm Leibniz |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, medikua eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Geneva eta Basilea |
Enplegatzailea(k) | Basileako Unibertsitatea (1683 - 1705) |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Nicolas Malebranche |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia |
Gaztetan aitak Basileako unibertsitatera bidali zuen teologia eta filosofia ikasketak egitera, teologo bihurtzeko asmoarekin. Hala ere, Jakobek ezkutuan jarraitu zituen bere benetako zaletasuna ziren fisika eta matematika.
Leibnitzen planteamenduetan oinarrituz kalkulu infinitesimaleko problemak garatu zituen.
Basileako matematika irakaslea izan zen 1667tik hil arte. Lehenengoetariko izan zen Newton eta Leibnizen atzetik Kalkulua garatzen eta berriak ziren problema zail eta garrantzitsuei aplikatzen. Geometria analitikoan, probabilitatearen teorian eta aldakuntza-kalkuluan egindako ekarpenak aparteko garrantzia izan zuten. Ingalaterrara egiten duen bidaia batean Robert Boyle eta Robert Hooke ezagutzen ditu eta topaketa hark bizitza guztian zientzian eta matematikan aritzeko zaletasuna eman zion.
Gottfried Leibnizekin korrespondentzia bidez ezagutu zuen kalkulua, eta Johann anaiarekin hainbat alditan parte hartu zuen artikuluak publikatzen, adibidez, isoperimetrian (1700, 1701).
Obrarik handiena Ars Conjectandi izan zen, probabilitatearen teorian aitzindaria izan zen lana. Lan hori bere iloba Nicholasek argitaratu zuen 1713an, Bernoulli tuberkulosiarekin hil eta zortzi urtera. Bernouilliren zenbakiak terminoa bere lanaren emaitza da. Horretaz gainera, Ilargian Bernoulli beraren eta haren anaiaren omenez, Bernoulli kraterra izenarekin bataiatu zuten krater bat dago.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakob Bernoulli |
- Jakob Bernoulli: Tractatus de Seriebus Infinitis (pdf)