Jamal Khaxoggi
Jamal Ahmad Khaxoggi (arabieraz: جمال خاشقجي; Medina, Saudi Arabia, 1958ko urriaren 13a - Istanbul, Turkia, 2018ko urriaren 2a) arabiar kazetaria eta The Washington Post egunkariko zutabegilea izan zen.
Jamal Khaxoggi | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Medina, 1958ko urriaren 13a |
Herrialdea | Saudi Arabia |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Consulate General of Saudi Arabia in Istanbul (en) eta Istanbul, 2018ko urriaren 2a (59 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Aita | Ahmad Khashoggi |
Ama | Esaaf Khashoggi |
Ezkontidea(k) | Rawia Khashoggi (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Indiana State University (en) Indiana University (en) Victoria College (en) |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta politika-idazlea |
Enplegatzailea(k) | Al-Watan (en) The Washington Post (2017ko iraila - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | sunismoa |
jamalkhashoggi.com | |
2017ko irailean bere sorterritik alde egin zuen. Hortaz geroztik, bere herrialdearekin oso kritiko azaldu da idatzitako prentsa artikuluetan; baita boterea jarauntsi zuen Mohammad bin Salman saudiarabiar printzearekin ere.
2018ko urriaren 2an desagerrarazi zuten Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsul-etxean. Han sartzen ikusi zuten azkenengo aldiz eta harrezkero inork ere ez daki non dagoen bere gorpuzkiak. Zenbait iturri ofizialek diote Khashoggi kontsul-etxe barruan erail eta bere hilotza laurdenkadu zutela.