Jane Austen
Jane Austen (Steventon, Hampshire, 1775eko abenduaren 16a – Winchester, Hampshire, 1817ko uztailaren 18a) idazle britainiar ezaguna da. Itxuraz bizimodu lasaia eta orekatsua eraman zuen. Sense and sensibility eta Harrotasuna eta aurrejuzguak (ingelesez, Pride and Prejudice) ditu lanik ezagunenak.
Jane Austen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jane Austen |
Jaiotza | Steventon (Hampshire), 1775eko abenduaren 16a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Winchester, 1817ko uztailaren 18a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Winchesterreko katedrala |
Heriotza modua | berezko heriotza: Addisonen gaixotasuna |
Familia | |
Aita | George Austen |
Ama | Cassandra Austen |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | |
Leinua | Jane Austen's family and ancestry (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bournemouth University (en) Reading Abbey Girls' School (en) (1785 - 1786) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ipuingilea eta eleberrigilea |
Lantokia(k) | Ingalaterra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | romance novel (en) Gothic literature (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
| |
Bere familia nekazaritza giroko nobleziaren kide zen, errentak kobratzetik bizi zen jendea, eta testuinguru horretan kokatu zituen bere istorio guztiak, beti ere bere protagonistaren ezkontzaz dihardutenak. Bere lanak eragin handia izan du literaturaren historian eta, batez ere, nobela modernoaren garapenean[1].
Haren idazlanak behin baino gehiagotan moldatu dituzte zinemarako: tartean, 1940ko Pride and prejudice Robert Z. Leonard-ek zuzendua, 1995ko Sense and sensibilty, Ang Lee-k zuzendua, 2005eko Pride and prejudice Joe Wirgth-ek zuzendua eta 2016an estrainatutako Love & friendship With Stillman-ek zuzendua.
Biografia
aldatuHaurtzaroa
aldatuSteventon herrian jaio zen 1775eko abenduaren 16an, nekazari-nobleziako (ingelesez: landed-gentry) familia batean. George Austen eta bere emazte Cassandraren (jaiotzez Leigh abizenekoa) zazpigarren alaba izan zen. Aita apaiz anglikanoa zen, bertako parrokiako erretorea. Zortzi anai-arrebetatik zazpigarrena izan zen; bere ahizpa Cassandra eta bera izan ziren emakumezko bakarrak.
Zazpi urtetik bederatzi urtera bitartean Jane Austen bere ahizpa Cassandrarekin batera Oxford, Southamptom eta Readingera joan zen ikastera[2], baina gehien bat etxean jaso zuen hezkuntza, bere aitaren eskutik. Izan ere, George Austen gizon eskolatua zen (Oxfordeko St. John's Collegen ikasia)[3]. Bestalde, ezaguna da Austen jaunak liburutegi zabala zuela eta ikasleak hartzen zituela bere etxean, diru-sarrerak osatze aldera. Beraz, pentsa daiteke Janek eta bere ahizpa Cassandrak giro intelektual honen onurak jaso zituztela[4].
Aurreikuspen sozialak
aldatuGaraiko moldeetan, berea bezalako familia nahiko ondo kokatu batean, etxeko semeentzat bazeuden irtenbide profesional jasoak, hala nola eliza (anaia nagusiak jaso zuen oinordetzan aitaren erretoretza), armada (Janeren hiru anairen ibilbidea) edo aristokrazia: Edward neba Thomas Knigh jaun boteretsuak adoptatu zuen eta bere titulu eta ondasunen oinordeko bihurtu zuen. Negozioetara ere dedikatu zen Henry anaia, armadan eta elizan saiakerak egin ondoren[5].
Alabentzat, ordea, aukera sozial gutxiago zeuden, ez bazen oinordeko zuzen eta nagusi gisa aberastasunen gehiena jasotzea, ahalik eta ezkontza onena lortzea, edo karitatetik bizitzea. Janek eta ahizpa Cassandrak espero zezaketen onena ezkontzaren irtenbidea izan zitekeen, baina ez batak ez besteak ez zuten bide hori jarraitu, eta neben laguntza ekonomikoa tarteko egin zuten aurrera ezkongabe batipat.
Rol horiek guztiak, gizonezko zein emakumezko gazteen irtenbide profesional eta sozialenak, ageri dira neurri batean edo bestean Austenek idatzi zituen testuetan.
Idazketa
aldatuAustenena bezalako familia giro kultuan, ez zen arraroa emakumezkoek zein gizonezkoek idazteko afizioa edukitzea. Austenen ama eta neba batzuek behintzat idazten zutena ezaguna da, adibidez. Era berean, garai honetan eta batez ere geroago hainbat emakume idazle iritsi ziren literatura argitaratuaren mundura: Hannah More, Fanny Burney, Mary Wollstonecraft, Ann Radcliffe, Maria Edgeworth, Madame de Staël, Lady Granville eta hauen alabatzat har ditzakegun ondorengo belaunaldian, George Eliot, Mary Shelley eta Brönte ahizpak, are gehiago. Hortaz, ez da egiazkoa geroago Oscar Wildek marraztu zuen 19. mendeko emakume britainiar maila batekoen klixea, flirteoan iaioak zirela, baina burmuingabeak solas inteligenterako[5].
Jane Austen oso gaztetatik hasi zen idazten. 1787ko ondorengo urteetan Juvenilia izenez ezagutzen den obra idatzi zuen. Lan honek hainbat generotako idazkiak jasotzen ditu: nobela laburra da baina pasarte solteak ere baditu, fikziozko gutunak eta antzerki motzak, baita Ingalaterrako historia bat ere[2].
1795 eta 1799 bitartean Sense and sensibility, Harrotasuna eta aurrejuzguak eta Northanger Abbey izenaz ezagutuko ziren eleberrien lehen bertsioak idatzi zituen; lehen momentu horietan beste izenburu batzuk zituzten: Elinor and Marianne, First impressions eta Susan, hurrenez hurren.
Ez Jane Austen, ez bere ahizpa Cassandra ere, ez ziren inoiz ezkondu. 20 urte zituelarik Janek Thomas Lefroyrekin harreman bat izan zuen, baina 1796an bere ahizpari idatzi zion esanez beraien arteko harremana bukatu egin zela, Thomasek ezin baitzuen Janekin ezkondu arrazoi ekonomikoak zirela eta[3]. Horren ondoren, ez zuen ezkontzeko konpromisorik hartu.
Jane Austen Steventonen bizi izan zen 25 urte bete arte, baina 1801ean bere gurasoekin eta ahizparekin Bath hirira joan zen bizitzera, aitaren osasun makalagatik[2]. 1805ean hil zen George Austen, eta bere heriotzak emazte alargundua eta bi alabak (etxean geratzen ziren senide bakarrak) egoera ekonomiko estuan utzi zituen. Egoera berri honen ondorioz 1806an bizilekuz aldatu zuten eta Southamptonera joan ziren bizitzera.
1809an berriz ere bizilekuz aldatu zuten eta Chawtonera mugitu ziren. Chawton Hampshiren dago eta han idatzi zituen Jane Austenek bere nobela gehienak.
1811 eta 1818ra bitartean Jane Austenek sei eleberri argitaratu zituen: Sense and sensibility (1811), Harrotasuna eta aurrejuzguak (1813), Mansfield Park (1814), Emma (1816), Northanger Abbey eta Persuasion (azken biok hil ondoren 1818an argitaratuak)[2]. Bukatu gabe utzi zuen bere hurrengo eleberria izan behar zuen Sanditon.
Bere irakurle gehienek ez zioten izenik ezagutzen, bere lanak “By a Lady” (Dama bat) sinadurapean argitaratu baitzituen. Anonimotasuna mantentzen saiatu zen beti, baina baten batzuk moldatu ziren bere egiazko nortasuna ezagutzeko. Horren adierazle da Jurgi erregeordearekin gertatutakoa. 1815ean Jane Austen Londresen zela jakin zuen eta moldatu zen eskari bat luzatzeko: hurrengo liburua berari eskaini ziezaiola. Eta horrela gertatu zen: Emma eleberria Jurgi printzeari eskainita dago[2].
Harreman pertsonalak
aldatuJane Austen ezkongabea izan zen beti. 19 urte zituela, familiako ezagun bat, Thomas Lefroy agertu zen familiaren, eta dantzaldi eta topaketa zenbaitetan Jane harekin egon zen. Familiek ez omen zuten ezkontzarako planik egin, eta Lefroyrena "gaztetasuneko maitasun" gisa definitu zuen geroago Austenek[6]. Lefroyrekin izandako harremanaren gora-beherak Harrotasuna eta aurrejuzguak liburuko traman nolabait badaudela uste dute kritikari batzuek.[7]
Dirudienez, proposamen batzuk jaso zituen ezkontzarako, baina ez zituen sekula gizon egokitzat hartu hurbildu zitzaizkion horiek.
Urte batzuen buruan, bisita batean, berak 27 urte zituela, gizon gazte baten ezkontza proposamena onartu zuen, Harris Bigg-Wither delako batena, baina intzidente txoro bat izango zen, ze hurrengo egunean hautsi zuen konpromisoa[8].
James Edward ilobak bere izebaren inguruan liburu bat idatzi zuen Jane hil ondoren, eta han, Cassandra ahizpa ere aipatuz, idatzi zuen izan zuela nagusitan harreman bat, "itsasertzean opor batzuetan" ezagututako gizon batekin. Gizon horretaz maitemindua egon omen zen Jane, eta ez beste inortaz, James Edward eta Cassandra Austenen arabera[7].
Heriotza
aldatu1817an Jane Austen gaixotu egin zen. Bere medikuarengandik hurbilago egoteko Winchesterrera aldatu zen Cassandrarekin, baina azkenik 1817ko uztailaren 18an hil zen, 41 urte zituela. Orduan ez zen ezagutzen heriotza eragin zion gaixotasuna zein zen, baina gaur egun Addisonen gaixotasunaren ondorioz hil zela uste da.
Bere idazle-karrera erdi-erdian etenik zendu zen idazlea. Bere irakurle gehienek ez zuten bere izena ezagutzen. Izatez, ez zuen bere burua idazle bezala sekula ezagutzera eman, eta bera bizirik zegoela argitaratutako obrak «dama bat» izenpearekin atera ziren plazara[5].
Winchesterreko katedralean dago hilobiratua, James nebak idatzi zion epitafio batekin[9].
Estiloa eta gaiak
aldatuJane Austenen eleberrien ezaugarri nagusiak oreka eta ironia dira. Zehaztasun handiz deskribatu zuen bere inguruko mundua, bereziki Ingalaterrako nekazal munduko goi klasekoa. Eleberri hauetan intrigak ez du presentzia handirik eta lanen interes nagusia pertsonaien azalpen psikologikoetan datza.
Austenekin nobela estilo berri bat sortu zen, aurrekoengandik desberdina jorratzen zituen gaiengatik. Egileak ihes egiten dio XVIII. mende bukaeran Ingalaterran hain modan egon zen eleberri gotiko eta sentimentalen modari eta nobela horietan azaltzen ziren pertsonaien gehiegikeriei (Northanger Abbey eleberrian satirizatu egiten ditu nobela horiek)[10]. Lan horiek jorratzen zituzten gaiak alde batera uzten ditu eta bere obra eguneroko bizitzara eta, beraz, errealitatera dago lotuta.
Austenen eleberrietan protagonista nagusiak emakumezkoak dira. Mari Jose Olaziregi eta Iñaki Aldekoaren arabera, Austenen nobelaren ardatzean emakumea egoten da, “bere nortasun, esperientzia pertsonal eta bere jomuga sozialetik aztertuta”[11]. Neska edo emakume gazteak, maitasuna eta ezkontzaren bidean, bilakaera pertsonalaren eta auto-ezagutzaren bitartez ikasiko dutenak egiazkoa eta faltsua bereizten eta ingurukoak beti ez direla uste dugun modukoak. Bide horretan agerian geratuko dira ere gizabanakoen (emakumezko protagonista) eta gizartearen arteko tentsioak eta tira-birak[1].
Emakume protagonista horiek beren ahots propioa mantentzen saiatzen dira, gizarteak ezartzen dituen arauak errespetatuz baina, aldi berean, beren iritzi eta jokabide propioak mantenduz. Jarrera horrek talka egiten zuen bere garaian emakumearen heziketari buruz zabalduta zeuden hainbat ideiekin. XVIII. mendean emakume gazteei zuzendutako portaera tratatuak ugaldu ziren. Tratatu horietan ikasbide moralak ematen ziren eta hezkuntza alderdi domestikoetara bideratzen zen, erlijiora eta “talentuetara” (musika, kantua, eskulanak...). Tratatu hauek alde batera uzten zituzten bestelako ezagutzak, desegokiak zirelako eta horien ondorioz emakumeek gizonen aurrean erakargarritasuna galduko zutelakoan[2]. Baina egilearen jarrera, bere protagonistek egiten dituzten azalpenen bitartez adierazitakoa, urrundu egiten da emakumearen hezkuntzari buruzko ikuspegi honetatik.
Sense and sensibility eta Harrotasuna eta aurrejuzguak ditu lanik ezagunenak.
Jane Austeni buruzko kritikak
aldatu1812-1821 erantzun indibidualak eta aipamen kontenporaneoak
aldatuAustenen lanak aberatsen artean modan jarri ziren berehala, batez ere moda eta ospea aditzera ematen zutenek, eleberrien inguruko iruzkin positiboak ematen zituztenak. Hala ere, idazlearen bizitzan zehar erreseina gutxi jaso zituzten; gehienak, labur eta mesedegarriak, nahiz eta gainazalekoak eta arretatsuak ere izan. Nagusiiki eleberriaren irakaspen moraletan oinarritzen ziren. Oro har, kritikoek ez zekiten zein iritizi izan nahi zuten, adibidez, ez zutelako ironiaren erabilera ulertzen.
1821an Sir Walter Scottek idazle famatuak anonimoki argitaratu zuen Emmaren erreseina bat, garaian izen txarrekoa zen estilo errelista defendatzeko. Urte berean Quaterly Review aldizkarian Richar Whately idazle eta teologoak erreseina serioena eta gogotsuena egin zuen, geroago honen egile izatea ezeztu bazuen ere. Austen Homero eta Shakespearerekin konparatu zuen, idazlearen narrazioaren gaitasun dramatikoak goraipatuz. Bi iritzi hauek XIX. mendean zehar idatziko ziren hurrengo ia-ia kritika guztien tonua zehaztu zuten. [12]
XIX. Mendea
aldatuAustenen berri eman zuen lehen kritikaria Philarète Chasles izan zen, 1842ko saiakera batean, bi esalditan, idazle aspergarri, imitatzaile eta substantziarik gabeko bat bezala kaleratu zuena.
Britainia Handian, Austen pixkanaka hazi zen literatoaren estimazioan. George Henry Lewes filosofo eta literatur kritikariak 1840ko eta 1850eko hamarkadetan artikulu sutsuak argitaratu zituen. Later mendean, Henry James nobelagileak Austen aipatu zuen behin baino gehiagotan, eta Shakespeare, Cervantes eta Henry Fieldingekin batera "bizitzaren margolari finen artean" bezala sailkatu zuen.
James Edward Austen - Leigh's a Memory of Jane Austen 1869an argitaratzeak publiko zabalago bati "Jane izeba maitea" bezala aurkeztu zion. Memoirren argitalpenak Austenen eleberrien berridazketa bultzatu zuen — lehen edizio herrikoiak 1883an argitaratu ziren eta argitalpen ilustratuak eta bildumagileak azkar jarraitu ziren. XX. mendearen hasieran, Janeites leinu intelektual batek Austenen popularizazioaren aurka erreakzionatu zuen, euren estimazio sakonagoa masen berotasun arruntetik bereiziz.
Erantzun gisa, Henry Jamesek Austenekin "infatuazio eskerga bat" egin zuen, interes publikoko marea goraka joan zena Austenen "meritu eta interes intrintsekoak" gainditu zituena.[13]
Modernitatea
aldatuEztabaida moderno tipiko batean, Gene Koppel irakasle kontserbadore estatubatuarrak, bere literatura liberaleko ikasleen sumindurarako, Austen eta bere familia "tindu sakonenaren bidaideak" zirela aipatu zuen, hau da, kontserbadoreak whigs liberalen aurka. Claudia Johnson eta Mollie Sandock bezalako egile feministek Austen aldarrikatu zuten arren, Koppelek hainbat pertsonak literatur lan bati modu subjektibo ezberdinetan erantzuten diotela argudiatu zuen, Hans-Georg Gadamer filosofoak azaldu zuen bezala. Beraz, Austenen obraren interpretazio kontrajarriak ere baliozkoak izan daitezke, betiere testu-analisian eta analisi historikoan oinarrituta badaude: era berean, Austen erregeordetzaren gizartea kritikatzen duen feminista gisa eta bere balioak defendatzen dituen kontserbadore gisa ikus daiteke.
1939an Mary Lascellesen Jane Austen and Her Art argitaratu zenean, Austenen ikasketa akademikoa sendotu egin zen. Lascellesek Austenek irakurri zituen liburuak eta bere obran izan zuen eragina aztertu zituen, eta Austenen "arte narratiboa" eta estiloa gertutik aztertu zituen. Akademikoek Austenen estimazioa gero eta teoria esoterikoagoekin iluntzen ari zelako kezka sortu zen, eta eztabaida horrek aurrera jarraitu du ordutik.
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo aldiak Austenekiko ikuspegi kritiko ugari ikusi ditu, teoria feminista barne, eta agian eztabaidagarriena, teoria postkoloniala. Dibisioa zabaldu egin da Austenen herri estimazioaren, bereziki janeitar modernoen, eta judizio akademikoen artean. 1994an Harold Bloom literatur kritikariak Austen mendebaldeko idazle handienen artean kokatu zuen.
Txinako Herri Errepublikan, 1949az geroztik, agintariek Mendebaldea modu negatiboan ordezkatzen zuten mendebaldeko itzulpenak bakarrik baimendu zituzten, eta Austen friboloegi kontsideratua izan zen. 1966-1969ko Txinako Iraultza Kulturalean Austen "britainiar inperialista burgesa" bezala debekatua izan zen. 1970eko hamarkadaren amaieran, Austen azkenean Txinan argitaratu zenean, irakurleen artean zuen ospeak agintariak nahastu zituen, arazoak baitzituzten ulertzeko jendeak normalean liburuak irakurtzen dituela gozatzeko, ez politikoki eraikitzeko. Eztabaida moderno tipiko batean, Gene Koppel irakasle kontserbadore estatubatuarrak, bere literatura liberaleko ikasleen sumindurarako, Austen eta bere familia "tindu sakonenaren bidaideak" zirela aipatu zuen, hau da, kontserbadoreak whigs liberalen aurka. Claudia Johnson eta Mollie Sandock bezalako egile feministek Austen aldarrikatu zuten arren, Koppelek hainbat pertsonak literatur lan bati modu subjektibo ezberdinetan erantzuten diotela argudiatu zuen, Hans-Georg Gadamer filosofoak azaldu zuen bezala. Beraz, Austenen obraren interpretazio kontrajarriak ere baliozkoak izan daitezke, betiere testu-analisian eta analisi historikoan oinarrituta badaude: era berean, Austen erregeordetzaren gizartea kritikatzen duen feminista gisa eta bere balioak defendatzen dituen kontserbadore gisa ikus daiteke.[13]
Adaptazioak
aldatuAustenen eleberriek ia era guztietako ondorioak, prekuelak eta moldaketak ekarri dituzte, pornografia leunetik hasi eta fantasiaraino. XIX. mendetik aurrera, bere familiako kideek bere eleberri osatugabeen ondorioak argitaratu zituzten, eta 2000. urterako 100 moldaketa inprimatu baino gehiago zeuden. Austenen lehen egokitzapen dramatikoa 1895ean argitaratu zen, Jane Austenen eleberrien Duologoak eta eszenak: Rosina Filippiren Arranged and Adapted for Drawing-Room performance, eta Filippi ere lehen antzerki-egokitzapen profesionalaren arduraduna izan zen, The Bennets (1901). Lehen zinema-egokitzapena Pride and Prejudiceren 1940ko MGM ekoizpena izan zen, Laurence Olivier eta Greer Garson protagonista zituena. BBCren telebista-dramatizazioak, 1970eko hamarkadatik, Austenen bilbe, karakterizazio eta agertokiei zehatz-mehatz atxikitzen saiatu dira. Robert Irvine britainiar kritikariak, Austenen eleberrien iparramerikar moldaketa zinematografikoetan, Harrotasuna eta aurreiritzia 1940ko bertsioarekin hasiz, klasea sotilki minimizatzen dela adierazi zuen, eta Austenek ordezkatutako Ingalaterrako erregeordetzako gizartea, lurraren jabetzan eta familiaren abizenaren antzinatasunean oinarritutako hierarkia batean oinarritua, estatubatuarrek bere osotasunean onartu ezin duten zerbait da.
1995etik aurrera Austenen egokitzapen asko agertu ziren Ang Lee Sense and Sensibility filmarekin, honen bidez Emma Thompson gidoilari eta izarrak Akademiaren sari bat irabazi zuelarik, baita BBCko Pride and Prejudice mini-telesail ezagunak ere, Jennifer Ehle eta Colin Firth protagonista zituena. Pride and Prejudiceren 2005eko ekoizpen britainiar bat, Joe Wrightek zuzendua eta Keira Knightley eta Matthew Macfadyen protagonista zituena, 2007an Mansfield Park, Northanger Abbey eta Persuasion de ITV, eta 2016an Love & Friendship-ek jarraitu zuten.[13]
Kritika feministak
aldatuMargaret Oliphant (1822-1897) eleberrigile eta literatur kritikari ingelesak Miss Austen and Miss Mitford lanean azaldutakoaren arabera, egilearen pertsonaiak ez dira finak eta testuinguru berean agertu ohi dira. Austenen eleberrian agertzen den pobrezia, ondare ekonomiko arazo baten ondorioa da, edo familiako patriarkaren heriotza goiztiarraren ondorioa. Oliphanten arabera, bere lanak ezagutzak eta naturak ezarritako mugari aurre egin behar diote. Pertsonaiak hazi egiten dira, heldu, eta boterea eta noblezia lortzen dute historian zehar.
Estiloa leuna da eta argumentuaren itxura barregarria nabarmentzen du. Austen errukitu egiten da sufritzen duten pertsonaiekin, baina ez dirudi penarik sentitzen duenik bere egoerarengatik. Bere lanetan inprimatzen duen pentsamoldea femeninoa besterik ez da, bere inguruko mundua esploratzeko, dantzaldietara eta hitzaldietara joateko adina denbora duen emakume bati lotua.
Bere idazkiek giza gogamenaren berezitasunak, xalotasuna eta absurdua azaltzen dituzte sarritan. Tolerantzia, pazientzia eta karitatea ere jasotzen dituzte (kristau printzipiotik ez datorren arren). Idazleak, gainera, sinesgogortasun ezaugarriak ditu, eta bere irakurleei gizakiak egindako akatsak erakusten dizkie, tonu umoretsu batez aldenduz, normalean ondo dagoenaren eta gaizki dagoenaren ideiarekin lotzen denarengandik.[14]
Feminismo modernoago baten ikuspuntutik, bilakaera bat aurkitzen dugu: 1975ean Marilyn Butlerrek zioen Austenen eleberriek emakumea ezkontzara eta etxeko esparrura azpiratzen zuten gizarte-eraikuntza horiek betikotzen zituztela, eta Sandra Gilbertek eta Susan Gubarrek baieztapen horri baieztapen hori ezeztatzen diote La loca del ático obratik ziurtatzen du, aitzitik, emakumeari buruzko argumentu nagusia osatzen duten pertsonaiek ezin dituztela halako nobelak asmatu, nahiz eta ez dutela emakumeari buruzko argumentu horren kontra egiten. 1990eko hamarkadan, Meenakshi Mukherjee kritikari indiarrak Jane Austen eta Mary Wollstonecraften lanen arteko kontraste bat iradokitzen du, Mary Vindicación de los derechos de la mujer obran bezala, Jane Austenen lanen heroiak "izaki arrazional" bezala tratatuak izatearen alde agertzen baitira.[15]
Emakumearen hezkuntzari buruzko dilema erabakigarria izan zen XVIII. mendean, eta Mukherjeek dioenez, "Sei eleberrietako bakoitzak kontraesan sakona du XVIII. mendeko Ingalaterrako gizartean nagusi den arrazoiaren nagusitasunaren eta, modu hipokritan, emakumea atxikitzea espero zen balioen artean." [16] Bestalde, Austenek kontserbadore bezala zuen ideiak bere familiak hil ondoren erakutsi zuen irudiarekin zerikusia izan dezake, Austen-Leighen gutun eta memorien aukeraketaren bidez. Komediaren erabilera adimendunak ahalbidetzen du Austenen lanak inkonformista ez ematea. Bestalde, dio Mukherjeek, ezin dira begien bistatik galdu bere idazkeran eragina izan zezaketen garai eta gertaera berriak. Belaunaldi batek, Jane Austen eta Mary Wollstonecraft banatzen ditu, eta Austen bere eleberriak idazten hasi zenerako, Wollstonecraften ideiak azkar zabaltzen ziren, neurri batean, Godwinen memoriek eragindako eskandaluari zor zitzaion hedapena. Hala ere, eskandalu horrek feminismoaren aurrerabidea nolabait berretsi zuen, atzerapauso batetik balio kontserbadoreetara eramanez, eta giro horretan idazten du Austenek, eta oreka bat sortzen du bere lanetan, gomendagarria denaren eta entretenigarri eta onargarri soilaren artean, umorearen bidez gozatua. Gaur egun, Jane Austeni buruzko ikerketak bikote-harremanei buruzko ikuspegi bat ere jasotzen du, ezkonduta amaitzen zirenak ala ez.
Obra
aldatuBere nobelagintzan bi garai bereizi ohi dira:
- 1800 arte; garai honetan idatzi zituen Harrotasuna eta aurrejuzguak (1813an argitaratua), Sense and sensibility (1811an argitaratua) eta Northanger Abbey (1818an, hil ondoren argitaratua) eleberrien lehen bertsioak.
- 1811tik aurrera, hamaika urteko isilaldi baten ondoren, berriro idazteari ekin zion. Garai honetakoak dira: Mansfield Park, (1814), Emma (1816) eta Persuasion, hil ondoren agertutakoa.
Lanak
aldatuEleberriak
aldatu- Sense and sensibility (1811)
- Harrotasuna eta aurrejuzguak (Pride and Prejudice) (1813). Lehen itzulpena: Harrotasuna eta aurrejuzkuak (sic) Ibaizabal. 1996. Itzultzailea: Ana Isabel Morales. Bigarren edizioa: Harrotasuna eta aurrejuzguak. Itzultzailea: Ana Isabel Morales. Elkar. 2013.
- Mansfield Park (1814)
- Emma (1816)
- Northanger Abbey (1817) Hil ondoren argitaratua
- Persuasion (1817) Hil ondoren argitaratua
Eleberri laburra
aldatu- Lady Susan (eleberria) (1794, 1805)
Bukatu gabeko eleberriak
aldatu- Watsondarrak (The Watsons) (amaitu gabeko eleberria) (1804). Itzultzailea: Ana Isabel Morales. Denonartean. 2014.
- Sanditon (amaitu gabeko eleberria) (1817)
Beste lanak
aldatu- Sir Charles Grandison (adapted play) (1793, 1800)[17]
- Plan of a Novel (1815)
- Poems (1796-1817)
- Prayers (1796-1817)
- Letters (1796-1817)
Gazte garaiko lanak
aldatuEgileak berak bildu zituen hiru liburukitan gazte garaietako lanak familia giroan irakurtzeko. Lan horiek 1787 eta 1793 artean idatzi zituen. 1922an argitaratu ziren.
Juvenilia. Lehenengo liburukia[18]
- "Frederic & Elfrida"
- "Jack & Alice"
- "Edgar & Emma"
- "Henry and Eliza"
- "The Adventures of Mr. Harley"
- "Sir William Mountague"
- "Memoirs of Mr. Clifford"
- "The Beautifull Cassandra"
- "Amelia Webster"
- "The Visit"
- "The Mystery"
- "The Three Sisters"
- "A beautiful description"
- "The generous Curate"
- "Ode to Pity"
Juvenilia. Bigarren liburukia
- "Love and Freindship"
- "Lesley Castle"
- "The History of England"
- "A Collection of Letters"
- "The female philosopher"
- "The first Act of a Comedy"
- "A Letter from a Young Lady"
- "A Tour through Wales"
- "A Tale"
Juvenilia. Hirugarren liburukia
- "Evelyn"
- "Catharine, or the Bower"
- Harrotasuna eta aurrejuzguak. Elkar, 2013. Itzultzailea, Ana Isabel Morales
- Watsondarrak. Denonartean, 2014. itzultzailea, Ana Isabel Morales
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Jane Austen | Biography & Novels» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-04-30).
- ↑ a b c d e f Austen, Jane. (2013). Harrotasuna eta aurrejuzguak. Elkar, 7-39 or. ISBN 978-84-9027-105-6..
- ↑ a b (Ingelesez) Austen, Jane (1775–1817), novelist | Oxford Dictionary of National Biography. Oxford University Press doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-04-30).
- ↑ (Ingelesez) «Female education, reading and Jane Austen» The British Library (Noiz kontsultatua: 2018-04-30).
- ↑ a b c Morales, Ana Isabel. (1996). «Hitzaurrea - Harrotasuna eta aurrejuzkuak» www.armiarma.eus (Ibaizabal) (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ (Ingelesez) «Who was the Real Tom Lefroy?» JaneAusten.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El frustrado amor de Jane Austen que inspiró Orgullo y Prejuicio» La Vanguardia 2017-07-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ (Ingelesez) «Jane Austen: Answers to the Most Frequently Asked Questions» Masterpiece (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ (Ingelesez) «Winchester Cathedral» www.janeausten.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ Barnard, Robert. (2002). Breve historia de la literatura inglesa. Alianza Editorial, 167-171 or. ISBN 84-206-7290-4..
- ↑ Iñaki Aldekoa eta Mari Jose Olaziregi: Literatura Unibertsala. Eizie-Erein, 2014, 125 or.
- ↑ (Gaztelaniaz) Historia sobre la recepción de los libros de Jane Austen. 2021-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
- ↑ a b c (Ingelesez) Jane Austen. 2021-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
- ↑ «‘The Charm of Miss Austen’» Jane Austen: Volume 2, 1870–1940 (Routledge): 195–198. 2012-11-12 ISBN 978-0-203-19675-5. (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
- ↑ Herrera Sánchez, Sonia. (2013-01-15). «La economía de las relaciones de género en "Orgullo y prejuicio" de Jane Austen» Investigaciones Feministas 3 (0) doi: . ISSN 2171-6080. (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
- ↑ Mukherjee, Meenakshi. (1991). Jane Austen. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
- ↑ The full title of this short play is Sir Charles Grandison or The happy Man, a Comedy in 6 acts. For more information see Southam, "Grandison", The Jane Austen Companion, 187–189.
- ↑ Zerrenda hau liburu honetatik hartu da: The Works of Jane Austen. Vol VI. 1954. Ed. R. W. Chapman and B. C. Southam. Oxford: Oxford University Press, 1988.
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-13).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Jane Austenen jatorrizko testuak Wikisourcen (Ingelesez)
- Jane Austen Centre. (Ingelesez)