Jano (Genova, 1375Nikosia, 1432ko ekainaren 29a) Zipreko erregea izan zen 1398tik hil zen arte. Ziliziako Armeniar Erresumako eta Jerusalemgo Erresumako errege titularra ere izan zen.

Jano Ziprekoa

Bizitza
JaiotzaGenova, 1375
HerrialdeaZipreko Erresuma
HeriotzaNikosia1432ko ekainaren 29a (56/57 urte)
Familia
AitaJakue I.a Ziprekoa
AmaHelvis of Brunswick-Grubenhagen
Ezkontidea(k)Anglesia Visconti (en) Itzuli  (1400ko urtarrila (egutegi gregorianoa) -
Charlotte de Bourbon  (1411 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Lusignan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Genovan jaio zen, non bere aita Jakue I.a Ziprekoa gatibu zegoen. Helvis Brunswick-Grubenhagengoa izan zen bere ama eta Jano deitu zion Genovaren sortzailearen omenez. Jano 1392an askatu zuten, 18 urte zituela, erreskate bat ordaindu ondoren, eta Ziprera joan zen.

Zipreko tronura igo zen 1398ko irailean aita hil ondoren, eta Nikodiako katedralean koroatu zuten. 1402an, genovarren eskutik Famagusta berriz hartzen saiatu zen, baina planak porrot egin zuen. Hainbat epidemiak uhartea kaltetu zuten, piraten eta abenturazaleen babesleku ere bazena eta egiptoarren hainbat eraso jasan zituena. 1426ko uztailean, egiptoarrek harrapatu eta Kairora eraman zuten, eta erreskatea ordaindu eta hamar hilabetera bakarrik askatu zuten. Garai hartan, morroi zipretarrak matxinatu egin ziren, eta potentzia europarrek matxinada zapaltzen lagundu zuten.

Anglesia Viscontirekin ezkondu zen eta ezkontza bertan behera utzi ondoren Karlota Borboikoarekin ezkondu zen. Bigarren emaztearekin sei seme-alaba izan zituen, horien artean Jakue II.a Ziprekoa ondorengoa.

Genealogia

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2