Jatorrizko herriak
Jatorrizko herriak, amerindiarrak ezagutzeko erabiltzen den izendapena da, euren kultura eta interesak egungo Amerikar kontinentean aldarrikatzeko (edo Abya Yala, Kuna herriaren hizkuntzan deitua zen bezala), gaur egun komunikabide progresistek oso hedatutako erabilera du.
Egileren batzuk, izatez amerikar jatorrizko herririk ez dagoela argudiatzen dute, eta "indigenen" ondorengoek, Asiatik Abya Yala edo Amerikara migratu zutela Beringeko itsasartearen bidez. Baina, mundu osoak onartutako iritzia da, gizakiaren jatorria Afrikan dagoela. Argudio hau, egia balitz, Afrikatik kanpora jatorrizko herririk ez dagoela esan nahiko lukeena.
Abya Yala kontinentean lehen migrazioa, ziuraski, duela sei mila urte baino lehenago hasi zen, gaur egun, "jatorrizkoak" deritzen herrien partetik. Orain arte, ez dira hori baino lehenagoko migrazioen frogarik aurkitu. Lurralde edo eskualde batetako lehen biztanleak, jatorrizkoak dira. Beste alde batetik, aztekek, Amerikari, Ixachitlan izena eman zioten "Landugabeko Lurraren Tokia" esan nahi duena, ete euren nazioa zen Anahuacekin ere lotuta zegoena
Beste alde batetik, indiar eta indigena hitzek, europarrek, Abya Yalan, Indiako mendebaldeko kostaldea aurkitu izanaren ideia okerra isladatzen dute. Gainera, europarrek, indigena hitza, soilik Europatik kanpoko herriak izendatzeko erabiltzen dute, eta gutxiago zibilizatutakoak izatearen zentzuan, Europan herri indigenarik ez dagoen bitartean.