Jaun baruak
Jaun baruak XVIII mendeko epitalamio bat da, Beñat Mardo koblakariak sortua Maria Place Arbouet eta Armand Jean Uharten ezkontzarako.[1] Benito Lertxundi oriotarrari esker ezaguna egin zen 1975ean.[2]
Jaun baruak | |
---|---|
Beñat Mardoren eta Benito Lertxundiren musika-lana | |
Egilea(k) | Beñat Mardo |
Argitaratze-data | 1769 |
Izenburua | Jaun baruak |
Ezaugarriak | |
Diskoetxea | Elkar |
Deskribapena | |
Honen parte da | Hunkidura Kuttunak I |
Historia
aldatuUhartetarrak familia indartsua ziren, Uhartehiriari izena eman ziotenak:[3] XIII gizaldian Tibalt II eta Luis IX erregeekin gurutzadetan parte hartu zuten; XIV mendean Nafarroako gerra zibiletan, XVIII. mendean diputatu eta nobleziaren ordezkari izan ziren, eta XIX gizaldian Gustave Clement Uhart Baionako suprefet eta idazlea izan zen.[1]
Bertso hauek Beñat Mardo koblakariak jarri zituen 1769ko urtarrilaren 3an[4] Maria Place Arboueten ezkontzan, Armand Jean Uhart erregeren musketaria esposatu zuenean.[5]
Bertso sorta Jean Jaurgainek jaso zuen, "Arbotiko prima eijerra" izenburuarekin;[6] baina lehen bertsoarekin ere ezaguna izan da, "Jaun baruak aspaldin" alegia; halere, Benito Lertxundik "...eta maita herria, üken dezadan plazera" diskan (1975) grabatu zuenean "Jaun baruak" izendatu zuen, eta horixe da gaur egunean hedatuen dagoen izena.[7]
2010eko "Munduan ortozik" izeneko diskoan, Kherau taldeak Jaun baruak izenburua duen kantaren bertsioa egiten duela aurkituko dugu, eta oraingoan ere hitzak herrikoiak direla adierazten da.[2][8]
Bertsoak
aldatuEztei-kantu bat izanik, azken bi ahapaldiak lekuz kanpo daudela dirudi, horregatik zalantzan jartzen dute Beñat Mardok kantatutako bertsoaren zati ote diren.[2]
Jatorrizkoak zubereraz[9] | Euskara batura egokituta edo[2] |
---|---|
Jaun Baruak aspaldian xederak hedatü zütüan, |
Baroi jaunak aspaldian sareak hedatu zituen |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Euskal Herria entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I» opendata.euskadi.eus 2016-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- ↑ a b c d RomoUriarte, Jesus. Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak). (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- ↑ «Uhart-Mixe, Une puissante seigneurie... Un château» http://www.amisvieillenavarre.fr/.
- ↑ Hasieran2. (2015-10-10). «Hasieran: Jaun Baruak» Hasieran (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- ↑ «Jaun baruak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- ↑ «Euskal Poesiaren ataria - ARBOTIKO PRIMA EIJERRA - Beñat Mardo» basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- ↑ «Letras de Jaun baruak de Benito Lertxundi | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- ↑ Kherau. (2010). Jaun Baruak · Kherau. Baga Biga Musika Ideiak. Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- ↑ Xiberoko, Botza. (2022). Denbora Xaramelan bizi. Maule: Xiberoko botza, 98 or..
Kanpo estekak
aldatu- Allande Sokarros "Jaun baruak" kantoreari buruzko iruzkina eginez, Xiberoko Botza irratian.
- «kantu - Baionan Kantuz chants basques - euskal kantuak» www.baionan-kantuz.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-4996/
- «Jaun baruak- Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus Hitzak eta partitura
- Kherau. (2010). Jaun Baruak · Kherau. Baga Biga Musika Ideiak. Youtube