Javier Bengoetxea
Javier Bengoetxea (Bilbo, 1919ko abuztuaren 20a - Getxo, 2009ko apirilaren 12a) bizkaitar poeta izan zen.
Javier Bengoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1919ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 2009ko apirilaren 12a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
aldatuBilbon jaiota, Deretxo lizentziatura egin zuen. Kritiko taurinoa hedabide desberdinetan, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria izan zen. Blas de Oteroren lagun mina izan zen.1955an Hombre en forma de elegía liburuarekin Adonáis Olerki Saria eskuratu zuen; lan horretan existentzialismoaren pentsamenduan kokatu zen. 1959an Agora argitaletxea Fiesta Nacional librua argitaratu zuen. Ondoren, hogeita hamabost urtetan ez zuen ezer argitaratu. Azkenik, bere lanbidearekin lotura zuzena izan zuen 1994an argitaratu zuen Pinturas y esculturas liburua, unibertso plastikoaren inguruko ausnarketa poetikoa. 2006an Euskal Herriko Unibertsitateak "Euskal Poesia Gaur" bilduma barruan A lo largo del viaje argitaratu zuen, Bengoetxearen obra poetika osoa. 2009an hil zenean bere lan literarioa nahiko ahaztuta zegoen nahiz eta honen kalitatea eta fintasuna.
Bibliografia
aldatuPoesia liburuak
aldatu- Habitada claridad (1951)
- Hombre en forma de elegía (1955)
- Fiesta nacional (1959)
- Pinturas y escrituras (1994)
- A lo largo del viaje EHU, 2006. Liburu honetan bere poesia osoa bildu zen, baita ere poema-sorta inedito batzuk: Del corazón y sus asuntos, Pastiches, divertimentos y melancolías eta Hojas sueltas.
Javier Bengoetxea euskaraz
aldatu- Pablo González de Langarika – Sebastian Gartzia Trujillo: Ahotsak, hitzak, hizkuntzak. Euskal Olerki-Antologia. Bilbo: Euskaltzaindia, 2010. Liburu horretan Bengoetxearen bost poema itzuli dira: "Ezagutu zintudan", "Uhartea", "Alderantzizko kantika epikoa", "Jorge Oteiza Ejercicios espirituales en un túnel bere liburuan" eta "Poema harropoztua". Itzultzailea: Eli Tolaretxipi.
Javier Bengoetxeari buruzko bibliografia
aldatu- José Fernández de la Sota: "Javier de Bengoetxea", Ahotsak, hitzak, hizkuntzak. Euskal Olerki-Antologia. Bilbo: Euskaltzaindia, 2010, 103-105 or.
- Mario Ángel Marrodán: Creadores líricos vascos con breve estudio crítico y antología. II. liburukia. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. 43-52 eta 141-158 orrialdetan.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Javier Bengoetxearen poemak biltzen dituen webgunea.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |