Jean-Jacques Annaud
Jean-Jacques Annaud (1943ko urriaren 1a, Essonne, Île-de-France) frantziar zinema-zuzendari, -ekoizle eta gidoigile bat da.
Jean-Jacques Annaud | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Juvisy-sur-Orge, 1943ko urriaren 1a (81 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut des hautes études cinématographiques (en) École nationale supérieure Louis-Lumière (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema aktorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Boli Kosta |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
jjannaud.com | |
|
Urte askoan publizitatearen munduan lan egin ondoren, 1980ko hamarkadan fama handia hartu zuen zinemagile gisa. Kamerunen ibili zen soldadu, eta Afrikako kolonialismoari buruz egin zuen lehen filma: La Victoire en chantant (1976, gero izena aldatuta, Noirs et blancs en couleur), eta ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar saria jaso zuen. Gero, aurrekontu handiko film asko egin ditu, gehienak literatura-lan ezagunetan oinarrituak. 1981eko Suaren bila filmean, historiaurreko gizonaren bizimodua irudikatzen saiatu zen, ikuspegi erdi-dokumentala erabiliz. Beste film ezagun batzuk: Umberto Ecoren nobelan oinarritutako Larrosaren izena (1986); Hartza (1988), ikuspegi ekologistaz eginiko filma; Marguerite Durasen nobelan oinarritutako L´Amant (1992); eta Zazpi urte Tibeten (1997). Moldaketa literarioak direla eta, Europako zinemagile polemikoenetakoa da, aurrekontu handiak erabiltzen dituelako eta ingelesez egiten dituelako.
Filmak
aldatuUrtea | Filma |
---|---|
1976 | La Victoire en chantant (Noirs et Blancs en couleurs) |
1978 | Coup de tête |
1981 | La Guerre du feu |
1986 | Der Name der Rose |
1988 | L'Ours |
1991 | L'Amant |
1995 | Wings of Courage |
1997 | Seven Years in Tibet |
2001 | Enemy at the Gates |
2004 | Deux Frères |
2007 | Sa majesté Minor |
2011 | Black Gold |
2015 | Le Dernier Loup edo Wolf Totem |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Jacques Annaud |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.