Jean-Marie Roland de la Platière
Jean-Marie Roland de La Platière (Thizy, Beaujolais, Frantzia, 1734ko otsailaren 18a - Bourg-Beaudouin —Fleury-sur-Andelletik hurbil—, Frantzia, 1793ko azaroaren 10a) politikaria izan zen. Jakobinoen Kluba sortu zuen Lyonen 1790ean, baina girondinoen buruzagi bihurtu zen Parisen hurrengo urtean, emaztearekin batera. 1792an Barne Arazoetako ministro egin zuten. Erregeari heriotza zigorra ezartzearen aurkako botoa eman zuen, eta kargua utzi zuen 1793ko urtarrilean. Bere buruaz beste egin zuen urte hartan, girondinoen aurkako esetsaldiaren ondorioz, emaztea hiltzera kondenatu zutela jakin zuenean (1793ko azaroa).
Jean-Marie Roland de la Platière | |||
---|---|---|---|
1792ko martxoaren 24a - 1792ko ekainaren 13a ← Bon-Claude Cahier de Gerville (mul) - Jacques Antoine Mourgue (mul) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Thizy, 1734ko otsailaren 18a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Matalascañas eta Bourg-Beaudouin, 1793ko azaroaren 10a (59 urte) | ||
Heriotza modua | suizidioa: odolustea | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Jeanne-Marie Roland de la Platière | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, ekonomialaria, idazlea eta literatoa | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Luis XVI.a Borboikoa | ||
Kidetza | Académie des sciences, belles-lettres et arts de Lyon (en) Accademia delle Scienze di Torino | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Girondino |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.