Jean Irazabal (militarra)
- Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jean Irazabal».
Jean Irazabal, orduko grafian Jean Iraçabal, (Anhauze, 1851ko urriaren 24a - Baigorri, 1929ko maiatzaren 8a) Nafarroa Behereko militarra izan zen.[1]
Jean Irazabal (militarra) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anhauze, 1851ko urriaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Baigorri, 1929ko maiatzaren 8a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak |
Biografia
aldatu1872an armada sartu baino lehen mugazaina izan zen. Zenbait erregimentutan izan zen eta 1884rako jada azpitenientea izan zen.
Millot jeneralaren talde espedizionarioan boluntario, 1885eko urtarrilaren 20an Tonkinen konpainia baten aginte lortu zuen. 1890ean itzuli baino lehen hainbat operaziotan parte hartu zuen.
1892an kapitain izendatua, Sudanera bidali zuten. Logistikaz aritu zen eta hiltzekotan izan zen. Aberriraturik, 1894an Ohorezko Legioa eman zioten.
1895eko maiatzean Madagaskarren lehorreratu zuten. Antananarivoko guduetan izandako jarrerari esker komandante izendatu zuten.
Hainbat unitate zuzendu zituen 1911n erretiratu arte. 1914an, 63 urte zituen arren, itzuli eta Marneko guduan izan zen. 1918an erretiratu zen armadan 66 urte eman ondoren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Revue historique des armées - Le Train. Vincennes, 253 or..