Jenako gudua
Jenako gudua 1806ko urriaren 14an gertatu zen, Frantziako Inperioa eta Prusiako Erresumaren artean. Jenan gertatu zen, garaiko Saxonia-Weimar dukerrian, Laugarren Koalizioko Gerraren testuinguruan. Jenako gudua Auerstedteko guduarekin batera agertzen da noizean behin, azken hau egun berean geratu baitzen, zenbait kilometro iparrerantz. Frantsesak Napoleon I.ak zuzendu zituen eta prusiarrak Hohenlohe jeneralak.
Jenako gudua | |||
---|---|---|---|
Laugarren Koalizioko Gerra | |||
Napoleon Jenako guduan, Horace Vernet margolaria, 1836 | |||
Data | 1806ko urriaren 14 | ||
Lekua | Jena, Alemania | ||
Koordenatuak | 50°57′00″N 11°34′30″E / 50.95°N 11.575°E | ||
Emaitza | Frantziar garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Frantziako armadaren abangoardia urriaren 13ko azken orduetan Jenara iritsi zen, Jean Lannes mariskalaren agindupean, eta, ondoren, Napoleonen indarra batu zitzaion, 100.000 gizon baino gehiagoko armada osatzeko. Haien aurrean, prusiarrek 70.000 gizon inguru bildu zituzten Friedrich Hohenloe printzearen agindupean.
Michel Ney mariskalaren kontrolik gabeko karga batek eragin zuen bataila. Prusiarren aurka oldartu zen, eta zalditeria frantsesak erreskatatu behar izan zuen erabat suntsitua izan aurretik. Ondoren, Frantziako armada osoaren aurrerapena, zalditeria Muraten agindupean zegoela, 13:00ak inguruan izan zen, Napoleonek erabaki zuenean. Bere aldekoei indarrez bultza zezatela agindu zien. Era berean hauek prusiarren hegalak apurtzen eta erdiko armada nagusia inguratzen saiatu behar zuten, Frantziako armadaren erdiguneak Prusiako erdigunea akabatzen saiatzen zuen bitartean.[1] Alboetako erasoak arrakastatsuak izan ziren. Hegalak hautsita, Prusiako armadak atzera egin behar izan zuen, Napoleonentzat beste garaipen bat lortuz. Guztira, Prusiako armadak 10.000 hildako edo zauritu eta 15.000 gerra-preso jasan zituen, eta 150 kanoi galdu zituen. Aldi berean, iparrean, Davout mariskalak Auerstadten iheslariak presionatu zituen.[2]
Frantziar armadak gudu nagusiaren ondoren aurrera egin zuen, ia erresistentziarik gabe, Erfurt eta Berlin hiriak hartuz, prusiar errege familiaren erbestea behartuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Quimby, Robert S.; Gallaher, John G.. (1977-02). «The Iron Marshal: A Biography of Louis N. Davout» The American Historical Review 82 (1): 118. doi: . ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ Dodge, Theodore Ayrault; Petre, F. Loraine; Roberts, Earl. (1907-10). «Napoleon's Conquest of Prussia, 1806» The American Historical Review 13 (1): 140. doi: . ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).