John Fante
John Fante (Denver, Colorado, AEB, 1909ko apirilaren 8a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1983ko maiatzaren 8a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
John Fante | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boulder, 1909ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Woodland Hills, 1983ko maiatzaren 8a (74 urte) |
Heriotza modua | : diabetes mellitusa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joyce Fante (en) (1937ko uztailaren 31 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Colorado (en) Long Beach City College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuHollywoodeko zinemagintzan gidoilari-lana egin zuen batez ere, eta liburuak ere idatzi zituen. Horien artean garrantzitsuenak autobiografia kutsua duten Arturo Bandiniren saga osatzen duten hirurak dira: Wait until spring, Bandini (1938, '"Itxaron udaberrira arte, Bandini"), Ask the dust (1939, "Galde iezaiozu hautsari"), eta Dreams from Bunker Hill (1982, "Bunker Hilleko ametsak", Aintzane Ibarzabalek euskarara itzulia). Kalifornian idazle izan nahi zuen pertsonaia xelebre baten kontakizunak biltzen dira bertan. Beste zenbait liburu: Dago Red (1940), Full of life (1952, "Biziaz betea"), The brotherhood of the grape (1977, "Mahatsaren anaiartea"). Hil ondoren izan zuen arrakastarik handiena bai Europan eta baita Estatu Batuetan ere.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.