John James Osborne
(«John Osborne» orritik birbideratua)
John James Osborne (1929ko abenduaren 12a, Londres – 1994ko abenduaren 24a, Clun, Shropshire) ingeles antzerkigile eta aktore bat izan zen. Antzezle izan zen idazten hasi aurretik; haren lehenengo antzerki-lanak, Look Back in Anger (1956, Haserre atzera begira), gizartea gogor kritikatzen zuen. Arrakasta handia izan zuen, eta garai hartako idazle gazte batzuek osatu zuten Angry Young Men (Gazte haserretuak) taldearen aitzindaria izan zen. Haren lan batzuk: The Entertainer (1957), 1960ean zinemara egokitu zuena, Luther (1961), Inadmissible Evidence (1963, Aztarren onartezina), Get Carter (1971, Atzeman Carter), Time Present(1968), Flash Gordon (1980), A Better Class of Person (1981, Pertsona egokiagoa).
John James Osborne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John James Osborne |
Jaiotza | Londres, 1929ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Shropshire, 1994ko abenduaren 24a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Penelope Gilliatt (en) Mary Ure (1957 - 1963) Jill Bennett (1968 - 1978) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerkigilea, gidoilaria, idazlea eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.