John the Ripper pasahitzak argitzeko kriptografiako programa bat da. Indar gordina erabiltzen du, hau da behin eta berriz datu desberdinekin prozedura berari ekiten dio, kasu honetan pasahitzak probatuz. DES zein SHA-1 bezalako zifratze algoritmoak apur ditzake eta beste batzuk ere.

Segurtasun tresna ezaguna da, erabiltzaileen pasahitzak seguruak diren egiaztatzeko ahalbidetzen baitie sistema administratzaileei.

Ezagutzen dituen zifratze motetatik antzeman dezake zein erabiltzen den pasahitza gordetzeko eta pasahitzen probak pertsonaliza daitezke. Ezaugarri hauengatik segurtasun arloan erabiliena bilakatu da.

Ulertzen dituen algoritmoak

aldatu

Kanpoko moduluak erabilita, hauekin ere lan egin dezake:

Ezaugarriak

aldatu
  • Zenbait prozesagailuentzat optimizatua
  • Hainbat sistema eragiletan eta arkitekturatan egikaritzen da
  • Indar gordinezko eta hiztegiko erasoak ditu
  • Software librea da, beraz doakoa eta pertsonalizagarria
  • Hitzak eraikitzeko hizkien heina zehatz daiteke eta baita luzerak ere.
  • Prozesaketa gelditze eta geroago jarraitzea ahalbidetzen du
  • Hiztegian arauak onartzen ditu
  • Programatu daiteke, Unix-en cron-arekin esaterako

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1