Joos van Wassenhove
Joos van Wassenhove edo Justus van Gent (c. 1410 - 1480) primitibo flandestar margolaria izan zen, Hugo van der Goesen garaikide eta laguna.
Joos van Wassenhove | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gante, 1430 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Italia, 1480 (egutegi gregorianoa) (49/50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Bizitza eta lanak
aldatu1460an Anberesen jardun zuen eta 1464an Ganteko pintoreen elkartean sartu zen. Garai horretako bi lan besterik ez dira ezagutzen: Magoen adorazioa (Metropolitan Museum of Art, New York) eta Gurutziltzatzearen triptikoa (San Bavon katedrala, Gante). Bi lan horien oinarrian argi eta garbi ikus daiteke Jan van Eycken eta Rogier van der Weydenen eragina; Dirk Boutsen zenbait ezaugarri ere antzematen zaizkio, baina eragin nabarmenena Ganteko pintore handienarena du, Hugo van der Goesena hain zuzen.
Dena dela, Italian izan zen denboraldian lortu zuen batez ere ospea Joosek. Han, Pizkundeko estiloaren bultzatzaile izan zen Federico da Montefeltroren gortean egon zen, Urbinon. Han pintatu zuen, 1472-1474 bitartean, Corpus Domini-ren kofradiak eskatuta, Apostoluen jaunartzea margolan handia (Galleria nazionale delle Marche, Urbino). Lan horretan dukearen eta zenbait gorte gizonen erretratuak sartu zituen; erretratu horietan nabarmena da Italiako joeren eragina.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/04/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joos van Wassenhove |