Jose Goikoa
arkitekto espainiarra
Jose Goikoa Barkaiztegi (Donostia, Gipuzkoa, 1844ko apirilaren 10a - ib., 1911ko uztailaren 9a) arkitektoa izan zen. Madrilen egin zituen arkitektura-ikasketak. Donostiako udal-arkitektoaren laguntzaile izendatu zuten 1870ean, eta 1897an berak eskuratu zuen kargu hura. Liberala zen eta Donostiako defentsarako obrez arduratu zen Hirugarren Karlistaldian. Donostiako udal-arkitektoa izan zen bitartean proiektu ugariren zuzendari izan zen, Gros eta Amara Zaharreko zabalguneak tarteko.
Jose Goikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1844ko apirilaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1911ko uztailaren 9a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Donostia |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Haren obra nagusiak Donostian daude:
- Polloeko hilerria (1876-1878)
- Gipuzkoako Aldundiaren jauregia (1879)
- San Martin merkatua (1882)
- San Antonio Abad Ospitale Zibila (1888)
- Goikoa jauregia (1888-1891)
- Miramar jauregiaren obra-zuzendaritza (1889-1893)
- San Inazio eliza (1892)
- Uliako Buskando ur-biltegia (1894). Estaltze-lanak Marcelo Sarasola-k egin zituen 1899an.
- Moneda baserria berdiseinatzea
- Artzain Onaren katedralaren inguruko etxebizitza-eraikinen hiri-proiektua (1895)
- Bretxako merkatuaren handipena (1898)
- Donostiako ekialdeko zabalguneko Zuloaga eskola (1901)
- Kontxako pasealekua eta Antiguako tunela.
- Usurbilgo udaletxea, eskola eta eliza.
Erreformak:
- Continental hotela (Donostia) zenaren erreforma.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
aldatu- Sánchez de Neira, José (1879). «Goicoa, José». El toreo: Gran diccionario tauromáquico 2. Imprenta y librería de Miguel Guijarro. 279-280 or.
- Múgica Zufiría, Serapio (1921). «José de Goicoa y Barcaíztegui». Arquitectos municipales de San Sebastián 11 (207). 86-91 or.
- Mendizábal Etxeberría, Antonio (1992). «Goikoa y la realización del "Ensanche" de San Sebastián». Nuevas formulaciones culturales: Euskal Herria y Europa. Sociedad de Estudios Vascos. 479-487. ISBN 84-87471-35-8. OCLC 434782805. Consultado el 18 de agosto de 2020.
- Mendizábal Etxeberría, Antonio (2003). José Goikoa, arquitecto : autor de San Sebastián. Instituto Dr. Camino de Historia Donostiarra. ISBN 84-7173-434-6. OCLC 54794522.
- "José de Goicoa y Barcaíztegui". Real Academia de la Historia.
- Goikoa Barkaiztegi, Jose. Auñamendi. Bernardo Estornés Lasa funtsa.