Joseba Lakarra
Joseba Andoni Lakarra Andrinua (Arratzu, 1962ko urtarrilaren 1a-) euskararen historian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki aitzineuskara ikertzen nabarmendu da.
Joseba Lakarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arratzu, 1962ko urtarrilaren 1a (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Joakin Gorrotxategi |
Doktorego ikaslea(k) | Blanca Urgell Julen Manterola Agirre Oroitz Jauregi Céline Mounole |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskera Euskaltzaindia |
1994an XVIII. mendeko hiztegigintzaren etorkiez izenburuko tesia aurkeztuu zuen EHUn, Joakin Gorrotxategiren zuzendaritzapean.[1]
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filologia eta Geografia-Historiako fakultateko dekano izan zen (2000-2003 eta 2004-2007). Euskaltzain osoa, 2007ko maiatzaren 30az geroztik. Euskal Filologian doktorea eta katedraduna. EHUn, Gasteizko Filologia eta Historia fakultatean, euskararen diakronia gaietako irakaslea. Euskararen historiako hainbat alderdi ikertzen duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldearen buru da. Gasteizen bizi da.
Koldo Mitxelenaren lan guztiak argitaratu ditu (2011), Iñigo Ruiz Arzalluzekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa egitasmoaren zuzendaria da.
Liburuak
aldatu- Euskal baladak azterketa eta antologia (bi liburuki), Koldo Bigurirekin eta Blanca Urgellekin batera, elkarlanean (Donostiaː Hordago, 1983).
- Towards a History of the Basque Language, Jose Ignacio Hualde eta Larry Traskekin elkarlanean (Amsterdam-Philadelphiaː John Benjamins, 1995).
- Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa, Bilboː Euskaltzaindia, 1996.
- Argitaratzaile Joakin Gorrotxategi eta Iván Igartuarekin batera (eta hiru kapituluetan egile edo egileetako bat). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Liburuak euskarazko bertsioan 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan). ISBN: 978-84-457-3433-9.
Artikuluak
aldatu- "Larramendiren hiztegigintzaren inguruan", ASJU 19-1 (1985), 9-50.
- (Ingelesez) "Reconstructing the Pre-proto-Basque root". 1996
- "Filologi-ikerketak Refranes y sentencias-ez: historia eta kritika" 1997
- "Hizkuntzalaritza konparatua eta aitzineuskararen erroa", Uztaro 25, 47-110, 1998
- "Ná-De-Ná", Uztaro 31 (1999), 15-84
- "Informe sobre supuestas inscripciones eusquéricas en Veleia" 2008
- “Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz”. I. Epelde (arg.), Euskal dialektologia: lehena eta oraina (ASJUren gehigarriak 69), Bilbo: UPV/EHU, 2014 [2011], 155-241.
Ehun liburu eta artikulu baino gehiago argitaratu ditu (ikus, esaterako, inguma.org edo dialnet).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lakarra Andrinua, Joseba. «XVIII. mendeko hiztegigintzaren etorkiez» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).