Josep Maria Font i Rius

Josep Maria Font i Rius (Bartzelona, Katalunia, 1915eko apirilaren 12a - ib., 2018ko apirilaren 5a) historialaria eta legelaria izan zen.

Josep Maria Font i Rius
katedradun

Bizitza
JaiotzaBartzelona1915eko apirilaren 12a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2018ko apirilaren 5a (102 urte)
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaLuis García de Valdeavellano (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Irakaslea(k)Luis García de Valdeavellano (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, legelaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Katalunia
Enplegatzailea(k)La Lagunako Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
Murtziako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Acadèmia de Jurisprudència i Legislació de Catalunya (en) Itzuli
Institut d'Estudis Catalans
Asociación Católica de Propagandistas

Espainiako Gerra Zibilean, Kataluniako dokumentu-ondarea zaintzeko eta katalogatzeko taldean parte hartu zuen, Duran i Sampereren gidaritzapean, eta Kataluniako Generalitatearen babespean. Gerra ondoren, dokumentu horiek beren jatorrizko artxiboetan sartzeko ardura izan zuen. Denbora horretan aztertu ahal izan zituen dokumentuetan oinarritu zituen bere ondorengo lan historikoak. Bere doktorego-tesiak (1945) ondorengo ikerketen ildoa definitu zuen: Bartzelonako udal-erregimena.

Espainiako Zuzenbidearen Historiako katedradun gisa, La Laguna (Kanariak), Murtzia, Valentzia eta, azkenik, 1954tik aurrera, Bartzelonako unibertsitateetan eman zituen eskolak. Egin zuen lan izugarria eta idatzita utzi zuen obra oparoa dela eta, Kataluniako Zuzenbideari buruzko historialari nagusi eta ospetsuentzat daukate.

Obra nagusiak: Orígenes del régimen municipal de Cataluña (1945); Instituciones medievales españolas (1949); Cartas de población y franquicia de Cataluña (1963-83); Franquicias urbanas medievales de la Cataluña la Vella (1960); El proçés de formació de les customs de Tortosa (1973); Jaume I i la municipalitat de Barcelona (1977); El antiguo derecho local de la ciudad de Balaguer (1982); Estudis sobre els drets i institucions locals en la Catalunya medieval (1985).

Hainbat sari jaso zituen: Espainiako Historiako Sari Nazionala (1984), Sant Jordiren Gurutzea (1987), Narcís Monturiolen domina (1983), Bartzelonako Urrezko domina (1994) eta Fundació Catalana saria (2002). 1985ean Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako katedradun izateari utzi zion, erretiratzeko.

Erreferentziak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3