Joseph Mallord William Turner
Joseph Mallord William Turner (Londres, Ingalaterra, 1775eko apirilaren 23a – 1851ko abenduaren 19a) Ingalaterrako margolari erromantikoa izan zen, aitzindaria paisaien lanketan. Bere margolanek kolorea eta argia jorratzeko ausardia berritzailea dute bereizgarri; Turnerrek "argiaren margolari" goitizena jaso zuen, hain zuzen ere. Hori dela eta, John Constable garaikidearekin batera, inpresionisten aurrekaritzat jotzen da gaur egun.
Biografia
aldatu1789. urtean Royal Academy Arte Ederretako akademian onartu zuten, eta, bost urte geroago, grabatzaileentzako marrazkiak egiten hasi zen. Haren lehen paisaia arrakastatsuek, olioz eta akuarelaz eginak, Richard Wilson ingelesaren eragina erakusten dute. 1802. urtean akademiako kide egin zuten. Urte haietan bidaia ugari egin zituen, eta, Parisko egonaldian, frantses eta italiar maisu barrokoak aztertzeko egokiera izan zuen. Horren ondorioa izan zen Dido Kartago eraikitzen lan ikusgarria.
XIX. mendearen hasieran, halaber, gaztelu eta jauretxe ugari pintatzeko mandatuak jaso zituen (Linlithgow, Somer Hill, Tunbridge), eta aukera horretaz baliatu zen kolore eta argiarekin jolastu eta probak egiteko (Merkataritza itsasontzi baten hondoratzea).
1838. urtean utzi egin zuen Royal Academy eskolan zuen irakasle postua, eta Europan zehar bidaiatzeari eta koadroak pintatzeari ekin zion buru-belarri.
Bere bizitzako azken urteetan kolorea eta argitasuna landu zituen nagusiki: Egunsentia Norham gazteluan, Izukaitza ontzia desegiteko bidean eta Euria, behe lainoa, abiadura. Turnerren ospea murriztuz joan zen errealismoa nagusitzen zihoan neurrian, baina John Ruskin ingeles kritikariak eta inpresionistek goraipatu egin zuten Turnerren pintura, eta XIX. mende bukaerarako oso preziatuak ziren haren lanak.
Irudi galeria
aldatu-
Keyes errota, Pembury
-
Chichesterreko ubidea
-
Euria, lurruna eta abiada, 1844, National Gallery
-
Fisherman's Cottage, Dover
-
The Angler
-
Morning amongst the Coniston Fells, 1798
-
Calais Pier, 1801
-
Dutch Boats in a Gale, 1801
-
London from Greenwich Park, 1809
-
Snow Storm: Hannibal and his Army Crossing the Alps, 1812
-
Dort or Dordrecht: The Dort packet-boat from Rotterdam becalmed, 1818
-
The Field of Waterloo, 1818
-
The Burning of the Houses of Lords and Commons, 16 October 1834
-
The Burning of the Houses of Lords and Commons, circa 1835
-
Wreckers Coast of Northumberland, circa 1836
-
Valley of Aosta: Snowstorm, Avalanche and Thunderstorm, 1836–37
-
The Fighting Temeraire tugged to her last berth to be broken up, 1838
-
Venice – The Dogana and San Giorgio Maggiore, circa 1834
-
The Slave Ship, 1840
-
Snow Storm: Steam-Boat off a Harbour's Mouth, circa 1842
-
The Evening of the Deluge, circa 1843
-
Rain, Steam and Speed – The Great Western Railway, 1844
-
Norham Castle, Sunrise, circa 1845
-
The Wreck Buoy, c. 1849
-
The Departure of the Fleet, 1850
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.