Joy Division
Joy Division (Salford, Manchester Handia, 1976) ingeles punk talde bat izan zen. Jatorrian Warsaw deitua, taldea Ian Curtisek, Bernard Sumnerrek, Peter Hookek eta Stephen Morrisek osatu zuten.
Joy Division | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Salford |
Musika mota | postpunk |
Urteak | 1976 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Factory Records (en) |
Ian Curtis Bernard Sumner Peter Hook Steve Brotherdale (en) (1977 - 1977) Stephen Morris (1977 | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
joydivisionofficial.com | |
Joy Divisionek, bere hasierako punk rock eraginetatik eboluzionatu zuen (Jon Savage musika kritikariaren arabera, "Ez zen punka, baina bere energiak zuzenean inspiratua zegoen"), ondoren, bere aitzindaria izan zen soinu eta estilo bat garatzeko, post-punk deitua, Siouxsie and the Banshees eta The Cure bezalako bandekin batera. Soinu ilun bat izateaz gain, bere letretan heriotzarekin eta etsipenarekin obsesionatuta zeuden, Ian Curtis abeslariak pairatzen zuen epilepsiak bultzatuta.
Bere lehen EPak, An Ideal for Living, Tony Wilsonen arreta erakarri zuen. Joy Divisionen lehen diskoa, Unknown Pleasures, Wilsonen zigilu diskografikoan argitaratu zen, Factory Records, eta kritika britainiarraren txaloa eragin zuen. Ian Curtis abeslariari depresioak eta arazo pertsonalek eragin zioten, ezkontzaren desegitea eta epilepsia krisi larriak barne. Curtisek gero eta zailago ikusten zuen zuzenean abestea, eta sarritan krisi epileptikoak izaten zituen bere ikuskizunetan.
1980ko maiatzean, taldearen lehen biraren bezperan, Ian Curtisek bere buruaz beste egin zuen bere etxeko sukaldean urkatuz, Werner Herzogen Stroszek filma ikusi eta gero[1], Iggy Popen The Idiot diskoa entzuten zuen bitartean[2]. Joy Divisionek, hil ondoren kaleratu zuen bere bigarren albuma, Closer (1980) izenekoa eta "Love Will Tear Us Apart" singlea, rankingetan kaleratu zuen diskorik arrakastatsuena bihurtu zen. Curtis hil ondoren, gainontzeko taldekideek New Order sortu zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Curtis, Deborah.. (1995). Touching from a distance : Ian Curtis and Joy Division. Faber and Faber ISBN 0-571-17445-0. PMC 32703992. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- ↑ (Ingelesez) «Joy Division and Ian Curtis: the myths» New Internationalist 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).