Juan Karlos Izagirre

politikari espainiarra

Juan Karlos Izagirre Hortelano (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 1.a) medikua eta euskal politikari bat da. Horrez gain, Donostiako alkatea izan zen.

Juan Karlos Izagirre

(2012)

Donostiako udaleko zinegotzia

2023 -

Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea

2019ko ekainaren 19a - 2023ko ekainaren 23a
Barrutia: Donostialdea

Donostiako udaleko zinegotzia

2015eko ekainaren 13a - 2019ko ekainaren 19a

Donostiako alkate

2011ko ekainaren 11 - 2015eko ekainaren 13a
Odón Elorza - Eneko Goya Laso
Bizitza
JaiotzaIgeldo1963ko ekainaren 1a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 1988) lizentzia : medikuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Osakidetza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Bildu
Euskal Herria Bildu

Facebook: JuanKarlosIzagirre Twitter: JuankarIzagirre Instagram: juankarlosizagirre Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Igeldoko Txapela taberna kudeatu zuen familiaren baitan jaioa, 1988an medikuntzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Errenteriako familia medikua izan da eta kirol medikuntzako kontsulta pribatua du Donostian.

Ibilbide politikoa

aldatu

2011ko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeetan Bildu alderdia ordezkatuz independiente gisa Donostiako alkategairako aurkeztu zen.[1] Bilduk, 21.110 boto eta 8 zinegotzi lortuta, Donostian hauteskundeak irabazi zituen. 2011ko ekainaren 11n Donostiako alkate aukeratu eta izendatu zuten. Alkate makila aurreko Odon Elorza (PSE-EE) alkatearen eskutik hartu zuen.[2]

Bere alkate karguan bertso hau botaz estreinatu zen:

« Barkau atrebentzia ez bagara formal ari,
Bilintx bezala udalean sartu bagera kantari,
eta kantuz gaurtik ekin biharko Donostiari,
Auzoetatik datozen haizeak orrazteari,
eskerretik begiratzen diogu itsasoari,
aro berri bat dakarren herritar olatuari.
Zorionak Donostiari eta Euskal Herriari,
portu bat jarri diogu guztion esperantzari.
[3]
»

2015eko hauteskundeetan ere alkate-kargura aurkeztu zen, baina EH Bildu hirugarren indarra izatera pasa zen, EAJ eta PSEren atzetik. Horren ondorioz, Eneko Goia jeltzaleak eskuratu zuen alkatetza.

2019ko foru hauteskundeetan EH Bilduren hautagai izan zen Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko.

Erreferentziak

aldatu
  1. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari elkarrizketa. El Pais egunkaria. 2011ko ekainaren 12a. (Gaztelaniaz)
  2. Juan Karlos Izagirre Bilduko hautagaia izendatu dute Donostiako alkate
  3. Donostiako Udalaren osaketa ekitaldia. Diario Vasco (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Karlos Izagirre  


Aurrekoa
Odón Elorza (PSE-EE)
 
Donostiako Alkatea

20112015
Ondorengoa
Eneko Goia (EAJ-PNV)
  NODES
orte 1