Juan Kruz Lakasta
Nafar kazetaria
Juan Kruz Lakasta (Jaka, 1970eko azaroaren 16a),[1] nafar kazetaria da, Euskalerria irratian aritzen dena. 90ko hamarkadan intsumisio mugimenduan aritu zen. Kazetari gisa, haren umorea, izaera poliedrikoa eta gizarte konpromisoa da gehien nabarmentzen diren ezaugarriak.[2][1]
Juan Kruz Lakasta | |
---|---|
(2017) Juan Kruz Lakasta 948 Merkatuko Euskalerria Irratiko setean (2017). | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jaka, 1970eko azaroaren 16a (53 urte) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Lantokia(k) | Euskalerria irratia |
Ibilbidea
aldatu17 urterekin Eguzki Irratian hasi zen, eta 10 urte egin zituen han, irratia, umorea eta agitazioa uztartzen. Euskaldunon Egunkaria sortu eta urtebetera hasi zen bertan lanean. 1999an Euskalerria irratian hasi zen lanean.[2]
Irratiaz gain, telebistan ere aritu da iritzi emaile, gidoigile eta kolaboratzaile lanetan, besteak beste, Sorginen laratza saioan. Diario de Noticiasen zutabegile ari da.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Gaztezulo. Juan Kruz Lakasta: Potroso samarra naiz. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
- ↑ a b c Juan Kruz Lakasta: "Euskalerria Irratia ikur bihurtu da euskalzaleentzat eta euskararen aurkakoentzat". (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).