Julia Fernandez

maistra eta euskaltzale nafarra

Julia Fernandez Zabaleta (Iruñea, 1898ko urriaren 9a - 1961ko otsailaren 16a) nafar irakasle eta euskaltzalea izan zen.

Julia Fernandez

Bizitza
JaiotzaIruñea1898ko urriaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1961eko otsailaren 16a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Haurtzaroa

aldatu

Julia Fernandez Iruñeko Dormitaleria kalean jaio zen 1898 urtean.[1] Valentín Fernández García mendigorriar organistaren eta Concepción Zabaleta Apesteguía mañeruarraren alaba izan zen.[2]

Iruñea hiruburuan bertan bere lehen ikasketak egin eta gero, San Jose Plazan zegoen Irakasle Eskolan egin zituen maistra izateko ikasketak.[1]

Irakaslea

aldatu

1916an bere maistra titulua lortu zuen, oso nota onekin.[1] Bere irakaslea zen María Ana Sanz-en gomendioz, udalaren beka bat eskatu, eta jaso, zuen Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuak Bartzelonan eman zuen ikastaro batean izena emateko.[3][2]

Pedagogia berritzailearen alde jarrita, Iruñeko Udal Eskoletan hasi zen lanean, bere lanpostua oposiziotan irabazi eta gero.[1]

Emakume aitzindaria, feminista eta abertzalea izan zela esan dezakegu, bere irakaslana emakumeen instrukzioaren alde eta euskararen alde izan zelako.[4][5] Sindikalista ere izan zen, ELA sindikatu abertzaleko kidea.[5]

1921eko urtarrilaren 15ean Iruñeko Maistren Eskolako Ikasle Ohien Elkartean parte hartu zuen.[2] Eskola hori funtsezkoa izan zen, Eskola Normalarekin eta Etxeko Eskolarekin batera, XX. mende hasierako emakume nafarren sustapen kulturala eta profesionala bultzatzeko.[1]

1922an euskara ikasten hasi zen eta urte baten buruan hizkuntza menperatzen zuen.[6][2]

1924an hitzaldiak eman zituen Donostian, euskal nazionalismoan emakumeek duten paperari buruzko jarrera aurrerakoiak defendatuz, eta jarrera horiek beste emakume batzuekin partekatu zituen, hala nola Katalina Alastuey eta Maria Biskarretekin.[5]

Euskaltzaindiarekin elkarlanean ere aritu zen, baita Euskal-Esnalea elkartearekin ere, euskara zabaltzeko asmoarekin. Euskararen aldeko ekimen publikoetan behin baino gehiagotan parte hartu zuen Iruñerrian, eta eskualde euskaldunetan ere.[1]

1923an, Euskaltzaindiak irailaren 7, 8 eta 9an Donezteben antolatu zuen Euskal Egunaren ospakizunean parte hartu zuen, eta ekitaldi horretan hitzaldi bat eman zuen euskaraz, 1923ko Gure Herria aldizkariaren 10. zenbakian jaso zena.[1][7][8] Erakunde horretan, antolamendu-autonomia lortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

1931n nafarroako Emakume Abertzale Batzaren lehendakari izendatu zuten eta berarekin Katalina Alastuey Garaikoetxea lehendakari ordea.[2] Urte horretan, Iruñeako lehen euskal eskola sortu zuen, non irakasle aritu zen.[2]

Errepresio frankista

aldatu

Uztailaren 18an, Iruñean egon beharrean Donostian zegoen bere anaia Valentinekin.[2] Baliteke bertatik Tomás Mata Lizaso alkateak jarritako zigorraren berri izatea.[2] Izan ere, urte erdiz soldatarik gabe utzi zituen bera eta Alastuey andereak.[2] Frankistek menperatutako hirira bueltatu ez zenez, alkateak behin-betirako kaleratu zuen.[2]

Ihesian Bilbora alde egin zuen eta 1936ko urriaren 12an, Eusko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitatearen oinarriak aztertzeko sortu zuen batzordearen partaidea izan zen.[1][4][9] Azkenean, Donibane Garazira alde egin zuen babes bila eta bertan aritu zen irakasle Gerra Zibila bukatu arte.[2] 1941ean Iruñeara bueltatu zen eta modu pribatuan aritu zen eskolak ematen aita hil zen arte, orduan Pablo Gurpide Beope apezpikuak etxetik bota nahi izan zuen, baita eskumikatu ere.[2]

1958an bere lanpostua berreskuratu zuen ofizialki,[5] eta Iruñeako Vázquez de Mella eskolan aritu zen.[2] Hiru urte beranduago hil egin zen.[2]

Aitortzak

aldatu
  • Bere ekarpenen omenez, gaur egun Iruñeko Aintzindarien Parkean gimnasia egiteko espazio biribil bat du dedikatuta, maistra izateagatik eta euskara bultzatzeagatik.[10]
  • Bere hiletan, 1961eko otsailaren 17an, EAB erakundearen omenaldia jaso zuen, aspaldiko afiliatu baten eskutik: lore sorta bat jarri zion hilkutxa gainean, euskal ikurrinaren koloreekin.[11]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h «Julia Fernández Zabaleta | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  2. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) Asiron, Joseba. (2024-11-10). «Julia Fernández Zabaleta (1898-1961): mucho más que el título de una Pastoral» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  3. Press, Europa. (2017-03-31). «Pamplona homenajea a seis mujeres pioneras y a una adolescente asesinada en 1936 con un parque y una plaza a su nombre» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  4. a b Intxusta, Jesús Pablo Chueca. (1995). «Julia Fernández Zabaleta, Catalina Alastuey, emakume artzindariak» Huarte de San Juan. Geografía e historia (2): 297–312. ISSN 1134-8259. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  5. a b c d (Gaztelaniaz) Giménez, Iván. (2012). ELA en Nafarroa: cien años de transformación y lucha (1911-2011). Txalaparta ISBN 9788415313274. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  6. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. (2022-12-09). «Tres mujeres pamplonesas defensoras del euskera» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  7. «DONEZTEBE/SANTESTEBAN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  8. Fernanez Zabaleta, Julia. (1923). Eskuaraz. , 631-633 or..
  9. García, Sebastián. (1998). El primer gobierno vasco y Navarra. Mito y realidad en la historia de Navarra: SEHN, 3-13 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  10. «Parque de las Pioneras» www.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  11. «Fernández Zabaleta, Julia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  12. Salvo, Mariví. (2024-02-19). «10 mujeres represaliadas por el franquismo darán nombre a calles y plazas de Txantrea Sur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  13. «Julia Fernandez Zabaletari buruzko pastorala estreinatuko dute maiatzean Iruñean» Berria 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  14. «‘Julia Fernandez Zabaleta’ pastoralaren ikusteko azken aukera bihar izango da, Altzain» Berria 2024-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).

Bibliografia

aldatu
  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 219.or.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
catalina 1
HOME 1
Idea 2
idea 2
mac 1
multimedia 1
os 14