Jurgi III.a Erresuma Batukoa
Jurgi III.a Erresuma Batukoa (ingelesez: George III of the United Kingdom) 1760ko urriaren 25etik bere heriotzara arte Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako errege izan zen.
Hannover leinuko hirugarren erregea izan zen eta baita leinuan ingelesa ama hizkuntza izan zuen lehendabizikoa ere. Bere aurrekariek ez bezala, ez zuen inoiz Hanover bisitatu.
Haren erreinaldian herrialdea gerra ugaritan sartuta egon zen. Hasieran, Zazpi Urteko Gerran Frantzia menderatu ondoren, Ipar Amerika eta India kontrolatu zituen. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra zela eta, laster galdu zituen Amerikako kolonia haiek. Erreinaldiaren hasieran, Frantziako Lehen Inperioaren aurka borrokatu zen, 1815ean Napoleon menderatu arte.
Azken urteetan, buruko gaitza jasan zuen: nahiz eta orduan jakin ez, litekeena da porfiria izatea. Hori zela eta, 1810etik aurrera Jurgi Galesko Printzea erregeorde moduan aritu zen.
Genealogia
aldatuZinema
aldatu- The Madness of King George ("Jurgi Erregearen Eromena", 1994): Film honetan Jurgi III.a erregea Nigel Hawthorne ingeles aktoreak antzeztu zuen.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Jurgi II.a Erresuma Batukoa |
Erresuma Batuko erregea 1760ko urriaren 25a–1820ko urtarrilaren 29a |
Ondorengoa Jurgi IV.a Erresuma Batukoa |