Kamtxatka edo Kamtxatka penintsula[1] (errusieraz: полуо́стров Камча́тка) Errusiako ekialdeko muturreko penintsula da. 1.250 km luze eta 480 km zabal ca eta 370.000 km²-ko azalera du. Iparraldeko Ozeano Barean dago, Bering (ekialdean) eta Okhotskeko (mendebaldean) itsasoen artean[2].

Kamtxatka
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKlyuchevskaya Sopka (en) Itzuli
Motapenintsula
Azalera270.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak57°N 160°E / 57°N 160°E / 57; 160
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Kamtxatka kraia
Ur-gorputzaOkhotskeko itsasoa

Penintsula sumendiz beteta dago, 160 inguru, horietatik 29 aktiboak. Altuena Kliutxevskaia da (4.750 m). Ibai luzeena Kamtxatka da (758 km).

Hiri nagusia Petropavlovsk-Kamtxatski da, hegoaldean, 2001ean 192.500 biztanle zituena. Beste hiri nagusiak Vilyuchinsk (29.400 biztanle 2002an) eta Klyuchi (11.300 biztanle 1992an) dira. Eskualdeak guztira 378.300 biztanle ditu (2001ean). Klima oso hotza da.

Administratiboki, penintsula Kamtxatka kraiaren (errusieraz: Камча́тский край) barnean dago. Biztanle gehienak errusiarrak badira ere, 13.000 koriak daude.

1740ko udaberrian Vitus Bering esploratzaile daniarrak Avatxako badian lehorreratu eta Petropavlovsk-Kamtxatski sortu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
chat 2
multimedia 1
os 3