Kanuri hizkuntza
Kanuri hizkuntza Afrikako Sahara aldean hitz egiten den hizkuntza bat da. Gaur egun 4 milioi pertsona inguruk erabiltzen du atzera egiten ari den hizkuntza hau. Hiztun hauek lau estatuetan aurki daitezke: Nigerian, Nigerren, Txaden, Libia hegoaldean eta Kamerun; baita Sudanen dauden iheslarien komunitateek ere hitz egiten dute. Nilo-saharar hizkuntzen familian kokatzen da.[1] Kanurik Kanem eta Bornu inperioekin zabaldu zen eta hauen desagerpenarekin indarra galdu zuen. Bi inperio horiek Txad ingurua mendetan menperatu zuten. Garai horietan eta ondoren ere bai, kanuri lingua francaren papera bete zuen.
Kanuri | |
---|---|
kanuri | |
Kanuri hizkuntzen bost kide nagusien mapa:
| |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Nigeria, Niger, Txad, Kamerun, Libia hegoaldean |
Hiztunak | ~4 milioi |
Eskualdea | Txad aintzira |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Nilo-saharar hizkuntzak Saharan (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Alfabetoa | arabiar alfabetoa eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | kr |
ISO 639-2 | kau |
ISO 639-3 | kau |
Ethnologue | kau |
Glottolog | kanu1279 |
Wikipedia | kr |
IETF | kr |
Kanuri hizkuntzaren erabiltzaileek sarritan hausa hizkuntza eta arabiera bigarren hizkuntza erabiltzen dute.
Dialektoak
aldatu- Erdialdeko Kanuri
- Manga Kanuri
- Tumari Kanuri
- Bilma Kanuri
- Kanembu
Hiztegia
aldatu- lìtìlîn = astelehen
- shim = begi
- samo = belarri
- karǝgǝ = bihotz
- talam = hizkuntza
- kanza = sudur[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Kanuri hizkuntzaren mapa (LL-Map project)
- (Ingelesez) Kanuri hiztegiaren zerrenda (World Loanword Database)
- (Ingelesez) Kanuri hizkuntzari buruzko orria PanAfrican L10n weborrian
- (Ingelesez) Kanuri Alfabetoa
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |