Karmeldar

erlijio ordena katoliko bat

Karmeldarrak XII. mendean sortutako erlijio ordena da. Bartolo deuna eta ermitau talde bat, Elias profeta eredutzat hartuz, Palestinako Karmel mendian bizitzen jarri ziren (Karmel hitzak lorategia esan nahi du).

Karmeldar
zelo zelatus sum pro Domino Deo exercituum
Datuak
Izen laburraO.C.
Motakontenplaziozko ordena, first order (en) Itzuli eta erakundea
Jarduera
Honen parteCarmelitan family (en) Itzuli eta First Order of Carmelites (en) Itzuli
Eskumendekoak
Osatuta
Zeren jabe
Sortzailea
webgune ofiziala

Eias profetarengandik egiazko Jainko Biziaganako nahia jaso dute. Beraien armarriko leloak ere horixe dio: Zelo Zelatuz Sum Pro Domino Deo Exercituum (Armaden Jainko Jaunaganako irrikak erre egiten nau).

Beren gelen erdian eliza eraiki zuten, Ama Birjinari eskainia. Horregatik Karmengo Andre Maria beren zaindaritzat dute, eta haien ordenaren izen zehatza Ordo fratrum Beatissimae Virginis de monte Carmelo edo Karmel mendiko Andre Mariaren anaien ordena da.

Jerusalengo patriarka Albertok 1209an araudia onartu zien, gaur egun arte bere horretan dirauena. Araudi horri jarraituz, karmeldarren bizitzak oinarri hauek ditu: kontenplazioa, Biblia hausnartzea eta lana.

Eskapularioa

aldatu
 
Zarauzko karmeldarren komentua

1251ko uztailaren 16an San Simon Stock karmeldarrak Andre Mariaren eskutik Karmengo Eskapularioa jaso zuen. Gertaera honek indar berezia eman zion ordenari, bereziki Lurralde Santutik irten eta Europan zehar hedatu behar izan zenean.

Karmeldar Oinutsak

aldatu
 
Karmeldar oinutsen armarria

1562tik aurrera Teresa Avilakoak eta Joan Gurutzekoak Karmel ordenaren erreforma bultzatu zuten. [1] Karmeldar oinutsen monasterioak zabaldu zituzten, Karmel mendiko ermitauen eredua jarraituz: norbere bizitza osoa Jainkoagan zentratu eta apaltasun eta txirotasunez bizi.

Gaur egun karmeldar oinutsak hiru ataletan bereizten dira: fraideak (Lehenengo Ordena), mojak (Bigarren Ordena) eta laikoak (lehenago Hirugarren Ordena deitzen zena, gaur egun Karmel Laikoa).

Karmeldar seglarrak

aldatu

Aitzinako Hirugarren Ordenako jarraitzaileak. Karmeldarren karisma jarraitzen dute beraien familia eta eguneroko zereginetan. Bizitza San Albertoren erregelan oinarritzen dute, 2003an onartutako konstituzio batzuen arabera. Ordenaren baitan adar garrantzitsua dira, ebanjelioaren eta Zoriontasunen bertuteak landuz bizi dira (kastitatea, txirotasuna eta obedientzia).

Karmeldarrak Euskal Herrian

aldatu
  • Fraideak

- Bilbo - Sestao - Zornotza - Markina-Xemein - Eibar - Altzo - Gasteiz - Donostia - Iruña - Alesbes-Villafranca - Corella

  • Mojak

- Getxo - Meñaka - Zaldibar - Zarautz - Donostia - Azkoitia - Hondarribia - Lesaka - Donamaria - Lizaso - Iruña - Corella - Agurain - Gasteiz - Murgia - Urduña - Betoño - Baiona

Erreferentziak

aldatu
  1. Fernández Collado, Ángel (2007). Historia de la Iglesia en España. Edad Moderna. Toledo. Instituto Teológico de San Ildefonso 135. orrialdea. ISBN 978-84-935539-5-1

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
ELIZA 1
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 6
web 1