Karnaba
Karnaba, kardelina , kardamiru edo kardantxiloa (Carduelis carduelis) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa, iparraldeko Afrika eta Asiako basoetan bizi dena[1].
Karnaba | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Fringillidae |
Generoa | Carduelis |
Espeziea | Carduelis carduelis Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 1,53 g |
Zabalera | 0,24 m |
Kumaldiaren tamaina | 4,92 |
Errute denbora | 14 egun |
Ezaugarriak
aldatuLinnaeusek deskribatu zuen lehenengo aldiz 1758an. Haren kontserbazio egoera ez da kezkagarria. 12-13,5 cm luze da eta 14 eta 19 gramo arteko pisua du. Itxian hazten bada, 8 eta 10 urte artean bizi daiteke. Oso kantu alaia du.
Identifikatzeko datuak:
- Hiru koloreko burua du, eta aurpegiak maskara gorri bat darama.
- Hego beltz eta horiak ditu.
- Helduen lumatza: Burua. Oso bereizgarria da. Hiru koloreko itxura du, aurpegiak maskara gorriak, beltzak eta zuriak izan ditzake.
- Gazteen lumatza: Hegoak helduenak bezalakoak dira.
- Mokoa: Jaten duen janariari egokitua. Konikoa, lerdena, zorrotza, zurbil kolorekoa …
- Gorputza. Aurrekoa zuria da eta atzekoa, okrea.
- Hegoa.Oso bereizgarria du, hegan egitean nahiz hegoa adar batean jarrita egon.
- Buztana. Beltza eta eskotatua da.
Emigratze zikloak:
- Helduek osoa egiten dute, udan, uztailean.
- Gazteek erdia egiten dute, udan, abuztuan.
Bizilekua
aldatuBaso ertzetan, sasitzetan, larretan, prest dauden lurretan, parketan, lorategietan, baratzetan eta, orokorrean, belarra duen edozein areatan, batez ere, han karduen (espezie elikagai gogokoena) ugaritasuna badago. Halaber, zuhaitzen presentzia minimoa bada. Erraz hazten da herri eta hirietan. Neguan ere zuhaitzik ez duten larreetan dago.
Banaketa
aldatuEuropa osoan eta Mediterraneo itsasoa inguratzen duten lurraldeetan bizi da. Espainian asko daude [2]batez ere Mediterraneo inguruan. 800.000 eta 2.900.000 artean daude. Beste eremu batzuetan sartu egin da, hala nola Australian, Zeelanda Berrian eta Uruguain.
Elikadura
aldatuHazijalea da, hau da, ekilorez, kardu-haziz eta gariz elikatzen da gehienbat.
Ugalketa
aldatuNormalean urtean bi alditan ugaltzen da: bospasei 6 arrautza erruten ditu, 12-13 egunetan inkubatuko dituenak.
Kumeak
aldatuKumeak habiakoak dira, hau da, arrautzetatik ateratzen dira guztiz eginda egon gabe. Aita-amengandik doaz jaio direnetik 15 egun pasatzen direnean.
Habia
aldatuHabiaren gehiena emeak egiten du eta katilu itxura du. Adarren haitzurkuluetan[erreferentzia behar] jartzen da.
Taxonomia
aldatuKarnabaren azpiespezieak bi multzotan banatzen dira:
- Carduelis carduelis carduelis multzoa.
- Carduelis carduelis balcanica
- Carduelis carduelis brevirostris
- Carduelis carduelis britannica
- Carduelis carduelis carduelis
- Carduelis carduelis loudoni
- Carduelis carduelis major
- Carduelis carduelis niediecki
- Carduelis carduelis parva
- Carduelis carduelis tschusii
- Carduelis carduelis caniceps multzoa.
- Carduelis carduelis caniceps
- Carduelis carduelis paropanisi
- Carduelis carduelis subulata
Linnaeusek hegaztiari Fringilla carduelis izen binomiala eman zion.
Erreferentziak
aldatu- ↑ BirdLife International (2004). Carduelis carduelis. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ (Gaztelaniaz)Carrascal, L. M. y Palomino, D. 2008. Las aves comunes reproductoras en España. Población en 2004-2006. SEO/BirdLife. Madrid.I.S.B.N.: 978-84-936441-3-0 orr. 145 bertsio digitala
Kanpo estekak
aldatu- EL BOSQUE HABITADO. El bosque de Ametzagaña. Mr Argoma-ren bideoa Ametzagaina basoko animaliekin: amilotx mottoduna, urtxintxa, kardantxiloa, eskinosoa, eta zozo leizismoduna (zuribeltza). Txikoria-belarra ere bai
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |