Kaxarranka

Euskal folkloreko dantza

Kaxarranka Lekeitioko dantza da, Done Petri egunean, ekainaren 29an, egiten dena. Kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek andetan hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, gerriko gorria, lepoko gorria janzten ditu eta eskuan kapela luze beltz bat eta Done Petriren giltzak brodatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.

Hainbat talde batera Kaxarranka dantza egiten

San Pedro eguna

aldatu

Done Petri eta Donibane Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen da. Udako solstizioari lotutako jai-egunak dira. Done Petri, Lekeition San Pedro, ekainaren 29an ospatzen da, eta hurrengo bi egunetan ere jaia luzatzen da.

Kilin-Kala

aldatu
 
Lekeitioko Kilin-Kala ohikunea. Txatxo kaian.

Egun handia ekainaren 29a da. Meza nagusia ospatzen da Santa Maria elizan eta meza amaitu eta gero prozesioa egiten da elizatik portura. Petri apostoluaren irudia duen hormako hutsartearen parean prozesioan doazenek ohikune zahar bat egiten dute, Kilin-Kala delakoa. Santuaren irudia daramaten gizonek Santua uretara botatzeko keinua egiten dute. Ohikune honen jatorriari buruz hainbat azalpen zabaldu dira. Ohikoenak dio itsastarrek euren lanean oparotasuna eta segurtasuna eskatzen ziotela santuari eta erdi txantxetan erdi seriotan santuari mehatxua egiten ziotela. Ahozko tradizioak dio behin baino gehiagotan erori zitzaiela santua uretara.

Kaxarranka

aldatu
 
Asier Uskola dantzaria Done Petri egunean dantzatzen

Kilin-Kalaren ostean ospatzen da Kaxarranka. Dantzaria, 2022rarte gizonezko bat beti izan zena[1], kutxatzar baten gainean dantzatzen da. Kutxatzar hori zortzi arraunlarien sorbalden gainean, airean egoten da. Dantzaria, beraz, lurretik bi metrotara edo dantzatzen da.

Kaxarranka dantza San Pedroren irudiaren aurrean egiten da Kilin-Kalan ohikunearen ostean, San Pedroren hormako hutsarteko irudiaren aurrean. Gero arrantzaleen elkarteko lehendakariaren etxearen aurrean eta Lekeitioko udaletxearen aurrean errepikatzen da dantza.

Aspaldidanik dokumentatutako ohikunea da, XV. mendetik. Badirudi hasieran kofradiako kideek urtero diruzain bat hautatzen zutela urteko mozkinak banatzeko. Ondasunak eta dokumenturik garrantzitsuenak kutxatzar bat gordetzen ziren. Ekainaren azken egunean kutxatzar hori ondo babestuta eramaten omen zen diruzain zaharraren etxetik hurrengo diruzainaren etxera. Ondo babesteko kontu horrekin hasi omen zen kaxarranka dantzaren tradizioa.

Kutxatzar hori arrantzaleen kofradian ondo gordetzen da urtean osoan, eta gaur egun balio handiko dokumentu edo ondasunik gordetzen ez badu ere, kaxarranka dantzarako erabiltzen da. Dokumentatuta dago aspaldian erabiltzen ziren janzkerak oso bestelakoak zirela. Dantzaria Petri apostoluaren eginkizuna betetzen omen zuen, eta bere alboan Joan eta Andres eginkizuna betetzen zuten beste bi gizon joaten omen ziren. Kontuak polemika handiak sortu zituen XVII. mendean itsasgizon eta elizgizonen artean. Hamarkadetan luzatu ziren gatazkak eta azkenean apaizen tesiak irabazi eta itsasgizonek janzkera aldatu zuten. Polemika horiei esker tradizioari buruz hainbat dokumentu gorde dira.

2003. urtetik Asier Uskolak dantzatu zuen, 34 urtez dantzatu zuen Pedro Murelagari erreleboa hartuta. Hanka apurtuta zuen, ordea, Uskolak; beraz, Ane Marurik ordezkatu zuen. Etorkizuna dantza taldeak asmoa du, aurreskuarekin egiten duten moduan, hemendik aurrera kaxarrankako dantzaria urtero aldatzen joatea[2].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 5