Kherau
Kherau 2010 urtean Bilbo aldean sorturiko euskal folk musika taldea da.
Kherau | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bizkaia |
Musika mota | folk |
Urteak | 2007 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Baga-Biga, Gaua Records |
Taldekideak | |
Ibon Ordoñez Iker Lope de Bergara Eneritz Gorritxategi Ekain Alzola Gaizka Andollo | |
Lehengo taldekideak | |
Alex Garcia Aitor Esteban Etxebarria | |
Taldea
aldatuTradizio eta berrikuntza uztartzeko asmotan, lehenengo urratsetatik mantendu izan dute herri kantutegi eta propio sorturiko abestien arteko oreka, betiere, lehenengoei interpretazio garaikidea ematen dietelarik eta bigarrenetan pop edo rock estiloko egiturak jorratzen dituztelarik nazioarteko jatorrizko hainbat musika-tresna ibiliaz.
Taldeak mugarri bi ezarri ditu bide horretan: MUNDUAN ORTOZIK (Baga-Biga 2010) eta AUKHERA (Gaua 2014). Disko bietan, Kajoi flamenkoak, baxu elektrikoak eta bouzouki irlandarrak osatzen duten zimendu erritmiko sendoan dautzalarik, flauten eta trikiaren melodiak garatzen dira ahots eta landutako koruekin batera. Edozelan ere, disko batetik bestera taldearen soinuak berezko bilakaera izan du, eta eten bako eraldatzean jardutea da bandaren xedea.[1]
Diskografia
aldatu- Mundutik ortozik (2010, Baga-Biga)
- Aukhera (2014, Gaua Records)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskararen sartaldetik... KHERAU!» KHERAU.com.