Kosroes I.a

Khosro I.a» orritik birbideratua)

Kosroes I.a[1] (Ardestan, 496 - Ktesifon, 579ko urtarrilaren 31) Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 531-579 urteetan. Hormizd IV.a semea izan zuen ondorengo. Sasandar enperadorerik entzutetsuena izan zen.

Kosroes I.a

Sasandar Inperioko errege

531ko irailaren 13a - 579ko urtarrilaren 31
Kavadh I.a - Hormizd IV.a
komandante buru

Bizitza
JaiotzaArdestan (en) Itzuli496
HeriotzaKtesifon579ko urtarrilaren 31 (77/78 urte)
Familia
AitaKavadh I.a
AmaNewandukht
Seme-alabak
LeinuaSasandar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraSasanian military (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Bizitza

aldatu

Kavadh I.aren seme eta ondorengoa izan zen. Administrazioa eta burokrazia eraberritu zituen. Erregearen aginpidearen deszentralizazioa eragotzi, eta, jaun feudalen ordez, behe-mailako noblezia indartu zuen. Zerga-sistema arrazional bat ezarri zuen, labore-lurren ikuskaritzetan oinarritua, eta inperioaren diru-sarrerak handitzearren lan egin zuen. Armadarik dagokionez, jaun feudalen armadetan bermatu beharrean, gobernu zentralak zuzenean ordaindutako eta hornitutako armada berri bat sortu zuen.

Inperioaren mugetako etsaiei eraso zien: Kaukasoko herriei, Bizantziori, Erdialdeko Asiako herriei eta arabiarrei. 540an, Mediterraneo itsasoraino iritsi zen, eta Antiokia konkistatu zuen; hango jakintsu asko Ktesifonera eraman zituen. 555ean Bizantziorekin bake-hitzarmena sinatu zuen, eta 562an bakea: bake horren ordainez, Justiniano Bizantzioko enperadoreak zergak ordaindu behar zizkion, eta Kosroesek erlijio-askatasuna eman zien bere mendeko lurraldeetako kristauei. Arabiako hegoaldean eta Yemenen ere parte hartu zuen, eta base bat ezarri zuen Ekialdearekiko itsas merkataritza kontrolatzeko.

Kulturaren bultzatzaile izan zen; 529an Atenasko Akademia itxi zenean, hango jakintsu askok Ktesinfonen aurkitu zuten babes; era horretara, Antzinako Greziako jakintza tradizioarekin lotu zen. Sanskritozko liburuak erosi eta persierara itzultzeko ahaleginak bultzatu zituen. Inperioaren hiriburua edertu zuen, auzo berriak eta eraikin berriak eraikiarazi, kanalak berreraiki eta gerretan hondatutako nekazaritza-egiturak berrezarri zituen. Gotorlekuak ere eraikiarazi zituen. Zoroastrismoa inperioko erlijio ofizialtzat ezarri zuen, baina ez zituen zapaldu gainerako erlijioetako jarraitzaileak.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kosroes I.a  
  NODES
admin 1
Idea 1
idea 1