Kianggeh
Kianggeh Bruneiko Brunei eta Muara barrutiko mukim edo azpibarruti bat da. Barruti honen erdialdean kokatua dago.
Mugak
aldatuIparraldean, Berakas A eta Berakas B mukim edo azpibarrutiak ditu mugakide, Kota Batu mukim edo azpibarrutia ekialdean eta hegoaldean, ur herrixka azpibarrutiak eta Lumapas mukim edo azpibarrutia hegoaldean, Kilanas mukim edo azpibarrutia hegomendebaldean eta Gadong B mukim edo azpibarrutia mendebaldean
Berezitasunak
aldatuMukim edo azpibarruti hontan, herrialdeko hiriburua dago, Bandar Seri Begawan, alegia.
Herrixkak
aldatuKianggeh mukim edo azpibarrutia, bi zatitan banatua dago: Lehenengoa, Bandar Seri Begawanen hirigunea, eta bestea, Bandar Seri Begawanen inguruko tokiak
Bandar Seri Begawanen hirigunean
aldatu- Kampong Kianggeh
- Kampong Berangan
- Kampong Tasek Lama
- Padang
- Kampong Sumbiling
- Kawasan Pusat Sejarah
- Kawasan Yayasan Sultan Haji Hassanal Bolkiah
- Kawasan Perdagangan Bumi Putera
Bandar Seri Begawanen inguruan
aldatu- Kampong Mabohai
- Kampong Tong Kadeh
- Kampong Kumbang Pasang
- Seri Kompleks (Batu Satu bezala ere ezagutua)
- Parit (Seringan)
- Tumasek
- Telanai
Oharra
aldatuHaji Omar Ali Saifuddien III.a Sultanaren erreinualdian, Kumbang Pasang mukim edo azpibarruti bezala kontsideratua izan zen. Baina, Haji Hassanal Bolkiah bruneiko tronura igo zenean, Kumbang Pasang, mukim edo azpibarruti bezala kontsideratua izateari utzi zion, eta Kianggeh mukim edo azpibarrutiak irentsi zuen, eta orain, azpibarruti honen zati da.