Kilix bat (pluralean kilix edo kilizeak, batzuetan, modu erratuan, kylix bezala transkribatua), ardoa edateko kopa edo edalontzi bat da, gorputz ez oso sakonarekin eta nahiko zabalarekin oin baten gainean altxatua, eta simetrikoki jarritako bi heldulekurekin.

Everdigeseko kilixa. K.a. 500. British Museum, Londres.

Koparen barnealdeko oinarrian dagoen barneko zirkulu ia laua, tondo deitua, K.a. VI. mendetik K.a. V. menderarteko irudi gorrien edo irudi beltzen kilixen margotutako apaindurarako azalerarik nagusiena izan zen. Irudiak ardoz estalita zeudenez, margotutako eskenak, soilik pixkana-pixkana agertzen ziren, ardoa amaitzen zihoan heinean. Sarritan, hau pentsatuta diseinatu ziren, argi geratzean, edalea harritzeko asmoz sortutako eskenekin.

Kilixaren erabilera nagusia sinposioetan zenez, sarri, eskena dibertigarriekin apaintzen ziren, erromantikoekin edo gai bezala sexua zutenekin, partehartzaileak ardoa edaten amaitzen zuenean ikusgai geratzen zirenak. Dioniso, ardoaren jainkoa eta bere satiroak, gai arruntak ziren. Maitasun heterosexual edo pederastikozko eskenak, sexuzkoak edo orgiazkoak ere irudikatzen ziren. Kilixaren formak, edaleari, etzanda zegoen bitartean edatea ahalbidetzen zion, sinposioetan egiten zen bezala.

Kilix hitza, grezierazko κύλιξ hitzetik dator, kopa edo edalontzia esan nahi duena

Kanpo estekak

aldatu
  NODES