Kingston[1] Jamaikako hiriburua da. Uhartearen hego-ekialdean dago eta 930.000 biztanle (2011) inguru ditu.

Kingston
Kingston
hiria
Administrazioa
Estatua Jamaika
County of JamaicaSurrey konderria
Izen ofizialaKingston
Jatorrizko izenaKingston
Geografia
Koordenatuak17°58′17″N 76°47′35″W / 17.9714°N 76.7931°W / 17.9714; -76.7931
Map
Azalera480.000.000 m²
Altuera9 m
MugakideakPortmore
Demografia
Biztanleria580.000 (2009)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1692
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakMiami-Dade konderria, Coventry, Kalamazoo, Miami, Panevėžys eta Shenzhen
ksac.gov.jm

Kingstoneko erdigunea bi zatitan dago eraturik: historikoa (baina gatazkatsua) eta New Kingston (inguru oso turistikoa). "Bob Marley Museoa" New Kingstonen dago, Bob Marleyren antzinako etxebizitzan.

Reggae musika estiloa, bertan jaio zen, eta bertakoak ditugu hainbat musikari ospetsuak: Bob Marley, Buju Banton, Beenie Man, Masta Blasta, Toots and the Maytals, etab.

Historia

aldatu

Hiria 1693an sortu zuten britainiarrak, lurrikara batek antzinako hiria, Port Royal suntsitu ondoren. 1703an Catania Nick pirataren ontzidiak are gehiago suntsitu zuen Port Royal, eta horrek indartu zuen Kingston. 1716an jafa Jamaikako hiririk handiena eta merkataritza zentroa bihurtu zen.

Hiriak hazten jarraitu zuen, nahiz eta ezbeharrak gertatu: urakan suntsitzaile bat 1784an, sute handi bat 1843an, kolera izurrite bat 1850ean, eta beste batzuk 1862 eta 1882 suteetan.

1872an Jamaikako administrazioaren buru bihurtu zen. 1907ko urtarrilaren 14an, Kingstonen izandako lurrikara batek eraikinen % 75 inguru suntsitu zituen, eta jarraian hedatu zen suteak hildakoen kopurua handitu zuen, 800 ingurura.

1962an lortu zuen Erresuma Batuarekiko bere independentzia Jamaikak, eta horrela estatu burujabe baten hiriburua bilakatu zen hiria.

Hiria Mendebaldeko Indietako Unibertsitateko campusaren egoitza bihurtu zen, 1948an sortua 24 medikuntza ikaslerekin.

1960ko hamarkadan iparralderantz hedatu zen merkataritza-jarduera. Knutsford errekasto zaharra New Kingston bihurtu zen. Kostaldean zehar 95 hektareako eremu bat berreraiki zen lorategidun etorbide zabalekin eta hainbat pisutako eraikinekin, besteak beste, Jamaikako Bankua, Scotia Bank Centre, Jamaikako Konferentzia Zentroa eta Kingston Mall. Geroago, 1980ko hamarkadatik aurrera, Hiri Garapeneko Enpresak etengabeko ahaleginak egin ditu errepideak eta merkataritza-baldintzen sistemak hobetzeko, zentroan.

21, mendean Jamaikak bizi dituen kaleko biolentzia mailak bereziki larritu dira Downtown Kingston edo hiriaren erdialdean, non gangster taldeen indarkeriak munduko tokirik arriskutsuenen artean jarri duen hiria[2].

      Datu klimatikoak (Kingston)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 34 33 34 34 34 35 36 36 36 36 36 36 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 30 30 31 31 32 32 32 32 31 31 31 31
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19 19 20 21 22 23 23 23 23 23 22 21 22
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 14 15 14 17 19 20 19 20 20 18 17 14 14
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 15 23 31 102 89 89 91 99 180 74 36 852
Iturria: BBC Weather [3]

Auzoak

aldatu
  • Six Miles
  • New Haven
  • Duhaney Park
  • Pembroke Hall
  • Olympic Gardens
  • Constant Spring
  • Liguanea
  • Tivoli Gardens
  • Cross Roads
  • Molynes Gardens
  • Three Mile
  • Four Mile
  • Havendale
  • Port Royal
  • Cockburn Gardens
  • Waterhouse
  • Newport West
  • Delacree Park
  • Trenchtown
  • Whitfield Town
  • Greenwich Town
  • New Kingston
  • Kencot
  • Richmond Park
  • Vineyard Town
  • Mountain View Gardens
  • Meadowbrook
  • Eastwood Park
  • Grants Pen
  • Barbican
  • Cherry Gardens
  • Norbrook
  • Mannings Hill
  • Red Hills
  • Hope Pastures
  • Mona Heights
  • Beverly Hills
  • Rollington Town
  • Bournemouth Gardens
  • Norman Gardens
  • Harbour View
  • Maxfield

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Kingston ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Ingelesez) Thomson, Ian. (2010-05-25). «Despair and mayhem in downtown slums of Kingston» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  3. BBC Weather. (2011ko ekaina). Average Conditions Kingston, Jamaica. .
  4. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).
  5. (Ingelesez) Coventry Telegraph. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).
  6. (Ingelesez) Coventry City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).
  7. (Ingelesez) Gobierno Municipal de Guadalajara. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).
  8. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).
  9. (Ingelesez) Miami-Dade County. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).
  10. (Ingelesez) Lela. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Jamaikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Idea 2
idea 2
Intern 2
multimedia 1
musik 2
os 6