Kinsey (filma)
Kinsey, 2004ko Bill Condon estatubatuarrak zuzendutako biografia drama film bat da. Alfred Kinsey (1896-1956) sexologiaren aintzidariaren bizitza islatzen da. Liam Neeson, Laura Linney, Chris O'Donnell, Peter Sarsgaard, Timothy Hutton, John Lithgow, Tim Curry, Oliver Platt eta Dylan Baker aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Laura Linney).
Argumentua
aldatu1948, Alfred Kinseyren (Liam Neeson) "Sexu portaera gizonan" liburuaren argitalpenak estatubatuar kulturaren historian sekulako iraultza suposatu zuen: ehundaka gizon beren bizitza intimoa berplanteatu eta puritanoegia den gizarteak ezarritako tabuak eta aurreiritziak zalantzan jartzera bultzarazi zituen. Idazlan honek XX. mendeko eztabaida beroenetako bat sortuarazi zuen. Kinsey 1960ko hamarkadako sexu iraultzaren aitatzat jo ohi da.
Aktoreak
aldatu- Liam Neeson: Alfred Kinsey
- Laura Linney: Clara Bracken McMillen
- Chris O'Donnell: Wardell Pomeroy
- Peter Sarsgaard: Clyde Martin
- Timothy Hutton: Paul Gebhard
- John Lithgow: Alfred Seguine Kinsey
- Tim Curry: Thurman Rice
- Oliver Platt: Herman Wells
- Dylan Baker: Alan Gregg
- William Sadler: Kenneth Braun
- Julianne Nicholson: Alice Martin
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)