Kiyonori Kikutake (Kurume, Fukuoka, Japonia, 1928ko apirilaren 1a - 2011ko abenduaren 26a) arkitektoa izan zen.

Kiyonori Kikutake
Bizitza
JaiotzaKurume1928ko apirilaren 1a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaJaponia2011ko abenduaren 26a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Chiba Institute of Technology (en) Itzuli
Waseda Unibertsitatea
Jasotako sariak
Edo-Tokyo Museoa (Ryogoku Tokyo, Japonia), Kiyonori Kikutakek 1993an diseinatua.

Bizitza

aldatu

Tokioko Waseda Unibertsitatean egin zituen arkitektura-ikasketak, 1946-1950 bitartean. Kikutakeren arkitekturak hiru fase ditu: irudia, eredua eta forma. Metabolisten taldeko kide gisa, sistema mugikorrei eta malguei buruzko ikerketa asko egin zituen, bere obrei dinamismo handiagoa ematearren. Elementu horien erabilerak, gizakiaren aldeko ingurune-sistema baten bilaketarekin batera, gizakiak arkitekturaren barruan hobeto bizitzeko sistemen bilaketa dakar.

1950etik aurrera, haren obrak arkitektura-molde berri batean sartzen dira, aurrerapen teknologikoei egokituta: ordenagailuak, igogailu azkarrak, sistema elektriko konputerizatuak, eta abar. Itsaspeko hiriei buruzko proiektuak egin ditu, bizitzeko makinen itxura dutenak, material berriak erabiliz eta barne egiturak agerian utziz.

1958an Sky House egin zuen, Tokion, etorkizuneko etxebizitzen eredu gisa: espazio handi bat, zerbitzu gelez inguratua. 1964an Tokoen Hotela egin zuen, Yonagon, forma zaharrak eta egungoak adostuz. 1975ean Aquapolis egin zuen, Okinawan, Nazioarteko Erakusketa Ozeanikorako. Hiriaren kanpoko estetikak ingeniaritza obra ematen du, arkitektura obra baino gehiago. Beste lan batzuk: Shimane Prefectural Museum (1959, Matsue), Izumo Shirine Administrazio-eraikina (1963, Izumo), Kurumeko Zentro Zibikoa (1969); Erakusketa Unibertsalerako Dorrea (1970, Osaka), Biwako Merkataritzagunea (1976, Otsu), TK Museoa (1980-1981, Karuizawa), Edo-Tokyo Museum (1993), Showa Kan (1999).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiyonori Kikutake  
  NODES