Koka (itsasontzia)
Koka (nederlanderaz kok, eta hitz horretatik ekarria, euskaraz oskol esan nahi duena) Erdi Aroko belaontzi txiki bat izan zen, X. mendean agertu eta XII. mendean hedatu zirenak.
- Artikulu hau itsasontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koka».
Baltiko aldean agertu ziren eta Hansak hedatu zuen. Eskualde horretan ugaria den haritzez eginak, masta bakarreko eta bela karratuko itsasontziak ziren. Euskal Herrian errotu eta fabrikatu ziren, baita ugari erabili ere Frantziako kostalde, Ingalaterra eta Flandesekin izandako harremanetan.[1]
Donostian lehenago erabiltzen zen barku eredua, lema popako albo batean zeramana, baztertua izan zen eta, trukean, Arku Atlantikoan Baionako koka mota hedatu zen, lema popa erdialdean zuena (nafar lema ere deitua), eta garraio zama handiagoaz nabigazio hobea erdiesteko aukera ematen zuen.[2] Gai ziren 250 tonarainoko zama eramateko eta, ordu arteko kabotajeko nabigazioaren ordez, itsas zabaleko nabigaziora oldartu zen.[3] Euskal Herriko koka Hansakoaz (Bremen) desberdina zen.[2]
Euskal Herrian, XIV. mendean jo zuen gailurra itsasontzi honen erabilerak. Giovanni Villani kronikari toskanarrak dioenez, euskaldunek sartu zuten koka barkua Mediterraneoan 1304an.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Bertan 23 - Gure Itsasontziak Kapitulo 9: XIV. Mendea» bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2018-06-29).
- ↑ a b «Bertan 23 - Gure Itsasontziak Kapitulo 9: XIV. Mendea» bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2018-06-29).
- ↑ Urzainqui, T. Olaizola, J.M. 1998, 197-212. or.
Bibliografia
aldatu- Urzainqui, Tomas; Olaizola, Juan M. (1998). La Navarra marítima. Pamplona: Pamiela ISBN 84-7861-284-1..