Kokotxa

legatzaren buruaren behealdeko jaten den zatia, oso estimatua Euskal Herrian

Kokotxak legatzaren (baita bakailao eta antzeko arrainen) kokotsekin egiten den Euskal Herriko jaki herrikoi eta ospetsua da eta arrainaren barailak eta brankiak azpialdetik elkartzen dituen "V" erako zati horri esaten zaio.

Legatz kokotxak.
Bakailao kokotxak

Beharra eta gosete gorria zer zen ederki zekiten arrantzale euskaldun batzuek (XIX. m.) asmatu zuten: arrain handien burua ere hezurretaraino aprobetxatu behar zen, kokotea osorik estolderiatik itsasora botatzen zen garaietan.[1]

Kazola batean (oliba, ekilore, arto...) olioa jarrita, baratxuri, perrexil eta kokotxen gelatinarekin emultsioa egingo da, kazolari eraginez. Pipermina ere gehitzen zaio, batzuetan eta, azkenean, gatz pittin bat emango zaio. Sutatik atera eta kokotxek gelatina aska dezaten atze-aurrera astinduko da kazola. Ekintza hau gutxienez bi aldiz burutu behar da gelatina guztia irten eta saltsa loditu dadin. Prestatu den lurrezko kazola berean, bero dagoela, zerbitzatzen da.[1]

Horrela ez ezik, arrautzaztatu eta frijiturik ere kontsumitzen da kokotxa.[1]

Erreferentzia

aldatu
  1. a b c Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978-84-9172-259-5..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 4