Kolonbo
Kolonbo[1] (sinhalaz: කොළඹ, ˈkoləmbə; tamileraz: கொழும்பு) Sri Lankako hiririk handiena eta antzinako hiriburua da. Uharteko mendebaldeko kostaldean dago, Sri Jayawardenapura Kotte egungo hiriburuaren ondoan. 2001ean 647.100 biztanle zituen[2]. Hiru barrutiz, Kolonbo, Gampaha eta Kalutara, osaturiko eskualde metropolitarrak 5.648.000 biztanle eta 3.694,20 km² azalera ditu[3].
Kolonbo කොළඹ කොළඹ கொழும்பு | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Sri Lanka | ||
Probintzia | Mendebaldeko Probintzia | ||
Alkatea | Ez dago | ||
Izen ofiziala | Colombo | ||
Jatorrizko izena | කොළඹ | ||
Posta kodea | 00000–09999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 6°55′N 79°50′E / 6.92°N 79.83°E | ||
Azalera | 37,31 km² | ||
Altuera | 22 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 752.993 (2011) | ||
Metropolia | 5.648.000 | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 011 | ||
Ordu eremua | UTC+05:30 | ||
Hiri senidetuak | Biratnagar, San Petersburgo, Shanghai, Leeds, Ulan Bator, Male eta Leeds (en) | ||
www.cmc.lk |
Historia
aldatuPortugaldarrek sortu zuten Kolonboko hiria 1507. urtean eta gotorleku bat eraiki zuten bertan, Colombo izenarekin, zeinak nazioarteko hizkuntza latino gehienetan horrela idazten den.
Herbeheretarrek konkistatu zuten hiria 1656. urtean eta bertan izan ziren, 1796. urtean britainiarrak heldu ziren arte. 1815. urtean bihurtu zen Sri Lankako hiriburu.
Auzoak
aldatuKolonbok hamabost barruti ditu, bakoitzak bere posta-kodea duelarik.
Posta-kodea | Barrutia |
Kolonbo 1 | Fort |
Kolonbo 2 | Slave Island eta Union Place |
Kolonbo 3 | Kollupitiya |
Kolonbo 4 | Bambalapitiya |
Kolonbo 5 | Havelock Town eta Kirilapone |
Kolonbo 6 | Wellawatte eta Pamankada |
Kolonbo 7 | Cinnamon Gardens |
Kolonbo 8 | Borella |
Kolonbo 9 | Dematagoda |
Kolonbo 10 | Maradana eta Panchikawatte |
Kolonbo 11 | Pettah |
Kolonbo 12 | Hultsdorf |
Kolonbo 13 | Kotahena eta Bloemendhal |
Kolonbo 14 | Grandpass |
Kolonbo 15 | Mutwal, Modera, Mattakkuliya eta Madampitiya |
Ikustekoak
aldatuAipagarriak dira, besteak beste, XVI. mendeko gotorleku zaharra, Pettah edo jatorrizko biztanleen auzoa, Santa Luzia katedrala, XVIII. mendeko Wolvendahl eliza eta tenplu budista eta hindu asko.
Ekonomia
aldatuGrafitoa, tea, harribitxiak, kakaoa eta ikatza esportatzen dira bertako portutik. Industriak ez du garrantzi handirik: makina-lanabesa, janari industria, ehungintza, tabakogintza, ontzigintza. Sri Lankako administrazioaren hiriburua izanik, nazioko gune ekonomiko handiena da, dena dela.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Kolonbo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 35.2 | 35.6 | 36.0 | 35.2 | 32.8 | 33.5 | 32.2 | 32.2 | 32.2 | 33.6 | 34.0 | 34.2 | 36.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.9 | 31.2 | 31.7 | 31.8 | 31.1 | 30.4 | 30.0 | 30.0 | 30.2 | 30.0 | 30.1 | 30.3 | 30.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.6 | 26.9 | 27.7 | 28.2 | 28.3 | 27.9 | 27.6 | 27.6 | 27.5 | 27.0 | 26.7 | 26.6 | 27.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 22.3 | 22.6 | 23.7 | 24.6 | 25.5 | 25.5 | 25.2 | 25.1 | 24.8 | 24.0 | 23.2 | 22.8 | 24.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 16.4 | 18.9 | 17.7 | 21.2 | 20.7 | 21.4 | 21.4 | 21.6 | 21.2 | 21.0 | 18.6 | 18.1 | 16.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 58.2 | 72.7 | 128.0 | 245.6 | 392.4 | 184.9 | 121.9 | 119.5 | 245.4 | 365.4 | 414.4 | 175.3 | 2523.7 |
Prezipitazio egunak (≥ ) | 5 | 5 | 9 | 14 | 16 | 16 | 12 | 11 | 15 | 17 | 15 | 10 | 145 |
Eguzki orduak | 248.0 | 248.6 | 275.9 | 234.0 | 201.5 | 195.0 | 201.5 | 201.5 | 189.0 | 201.5 | 210.0 | 217.0 | 2623.5 |
Hezetasuna (%) | 69 | 69 | 71 | 75 | 78 | 79 | 78 | 77 | 78 | 78 | 76 | 73 | 75 |
Iturria (1): World Meteorological Organization,[4] Hong Kong Observatory[5] | |||||||||||||
Iturria (2): NOAA[6] |
Herri eta hiri senidetuak
aldatuHerrialdea | Hiria | Eskualdea | Urtea |
---|---|---|---|
Txina | Shanghai | Shanghai udalerria | 2003 |
Errusia | San Petersburgo | Ipar-mendebaldeko Barruti Federala | 1997 |
Erresuma Batua | Leeds | Ingalaterra |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ 2001eko uztailaren 17ko errolda (citypopulation.de)
- ↑ Sri Lankako errolda
- ↑ World Weather Information Service - Colombo. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: November 6, 2012).
- ↑ Climatological Information for Colombo, Sri Lanka. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: November 6, 2012).
- ↑ COLOMBO Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: November 6, 2012).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Sri Lankako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |