Pigmentu

Koloregai» orritik birbideratua)

Pigmentu (edo koloregai) bat kolorea aldatzen duen material bat da, xurgatzen duen argia uhinen arabera eskaintzen duena. Organikoa nahiz inorganikoa izan daiteke. Prozesu kimiko hau fluoreszentzia, fosforeszentzia eta lumineszentziaren beste forma batzuen ezberdina da. Pigmentuek ez dute argirik isurtzen. Material askok uhin-luzera jakin batzuk xurgatzen dituzte.

Itsas-urdin koloreko pigmentua

Nahiz eta ez egon oso zehaztua kolore emaileen eta pigmentuen arteko bereizketa, sintesi bidez lortzen diren pigmentu organikoei kolore emaile deitzen zaie. Bada biak bereizteko erabiltzen den bereizketa bat: zuntzei eta oihalei kolorea emateko erabiltzen diren gaiak kolore emaileak dira, eta pintura, plastikoetan eta zeramiketan erabiltzen direnak pigmentuak. Pigmentu batek koloreztatzen dituen materialen kolorea aldatzeko gaitasuna handia izan behar du. Gainera egonkorra izan behar da eta solido mantendu tenperatura normaletan. Pigmentu gehienak ez dira urtzen uretan eta disolbatzaile organikoetan. Pigmentu organikoak animalia jatorrikoak (errodoptsina, melamina), landare jatorrikoak (klorofila, xantofila, flabona, indigoa, karotenoa) eta sintesi bidez lortuak izan daitezke (ftalozianina, toluidina, litolak). Pigmentu inorganikoak metalen oxidoak (burdina, titanioa, zinka, kobaltoa, kromoa), lur nahasteak (okreak), hauts eran dauden metalen suspentsioak (urrearenak eta aluminioarenak adibidez), berun kromatoak eta ikatzaren beltza izan daitezke. Pigmentu inorganikoak organikoak baino gutxiago aldatzen dira argiaren eta beroaren eraginez.

Pigmentuak pintura, tinta, plastikoa, ehunak, kosmetikoak, elikagaiak eta beste produktu batzuk koloreztatzeko erabiltzen dira. Normalki kolorea emateko erabiltzen diren material hauek hauts gisa erabiltzen dira. Hauts hauek itsaskorra den material batekin batera ematen dira. Batzuk materialari sendotasun eta erresistentzia emateko ere erabiltzen dira. Zink oxidoa, adibidez, pigmentu zuria da, eta gurpil pneumatikoak gogortzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Ideen 1
multimedia 1
os 4
web 1