Konbultsio
muskuluen uzkurdura gogor eta ez-borondatezkoa, muskulu batean edo gehiagotan, edota gorputz osoan mugimendu irregularrak eragiten dituena
Konbultsioa[1] gihar eskeletikoen uzkurdura gogorra da, nahimenaren eraginik gabekoa, gihar edo gihar-talde batean edo gehiagotan edo gorputz osoan higidura irregularrak eragiten dituena. Konbultsio gehienen oinarria epilepsia da, baina izan daitezke psikogenoak edo burmuinetako zenbait erasok (anoxia, traumatismoa, intoxikazioa eta abar) eragindakoak ere.[2] Biztanleriaren % 4k, gutxi gorabehera, eragin gabeko konbultsioa izango du 80 urte bete baino lehen, eta % 30-40 inguruk[3] edo, azterketa baten arabera, pazienteen % 50ek bigarren konbultsio-gertakari bat izango du.[4]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Konbultsio | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | zantzu klinikoa sintoma neurologikoa |
Espezialitatea | neurologia Psikiatria |
Arrazoia(k) | epilepsia, sukar, gaixotasun zeliako, istripu zerebrobaskular, garuneko traumatismo, Hipogluzemia, Burmuineko tumore, meningitis, entzefalitis, toxemia (en) , alkoholismo garuneko odoljario |
Sintoma(k) | muskuluetako arranpa |
Azterketa medikoa | encephalography (en) , erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza ordenagailu bidezko tomografia axiala |
Identifikatzaileak | |
GNS-9 | 780.3 |
DiseasesDB | 19011 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- ↑ Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
- ↑ Herman, ST. (2004). «Single Unprovoked Seizures» Curr Treat Options Neurol. 6 (3): 243-255. PMID 15043807..
- ↑ Berg, AT. (2008). «Risk of recurrence after a first unprovoked seizure» Epilepsia 49 (Suppl 1): 13-8. PMID 18184..
Kanpo-estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |