Konstantino I.a Greziakoa
Konstantino I.a Greziakoa (grezieraz: Κωνσταντῖνος Αʹ, Βασιλεὺς τῶν Ἑλλήνων, Konstantínos Αʹ, Vasiléfs ton Ellínon; Atenas, 1868ko abuztuaren 2a - Palermo, 1923ko urtarrilaren 11) Greziako erregea izan zen, 1913-1917 eta 1920-1922 bitartean.
Bizitza
aldatuJurgi I.aren semea zen eta 1913. urtean egin zuten errege. Lehen Mundu Gerran neutraltasunari eusten saiatu zen, baina Alexandro bere seme gazteari utzi behar izan zion aginpidea 1917an, Grezia banatu eta frantses gudarostea Grezian sartu ondoren. 1920an, Alexandro hil zenean, berriro izendatu zuten errege. 1922. urtean, turkiarrek Greziako gudarostea Anatolian menderatu ondoren, bere seme Jurgi II.ari utzi behar izan zion erregetza.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-3-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |