Koordenatu sistema galaktiko
Koordenatu sistema galaktikoa koordenatu esferikotan dagoen koordenatu sistema da, erdigunean Eguzkia duena, norabide nagusia Esne Bidea galaxiaren balizko erdigunearekin lerrokatua dagoena eta oinarrizko planoa plano galaktikoarekiko paraleloa dena. Eskuin eskuaren araua darabil, hau da, koordenatuak positiboak dira iparralderuntz eta oinarrizko planoan ekialderuntz[1].
Longitude galaktikoa
aldatuLongitudeak ( ikurra) objektu baten ekialderazko distantzia angeluarra neurtzen du erdigune galaktikoa jatorri hartuta. Lurreko longitudea bezala, gradu sexagesimaletan (°) neurtzen da.
Longitudearen arabera, Esne Bidea lau koadrante galaktikotan banatua dago:
- 1. koadrante galaktikoa – 0° ≤ longitudea (ℓ) ≤ 90°[2]
- 2. koadrante galaktikoa – 90° ≤ ℓ ≤ 180°
- 3. koadrante galaktikoa – 180° ≤ ℓ ≤ 270°
- 4. koadrante galaktikoa – 270° ≤ ℓ ≤ 360° (0°)
Latitude galaktikoa
aldatuLatitudeak ( ikurra) objektu baten angelua neurtzen du ipar edo hegoalderuntz ekuatore galaktikoarekiko (oinarrizko planoarekiko) Lurretik ikusia, positiboa iparralderantz eta negatiboa hegoalderuntz. Adibidez, iparburu galaktikoaren latitudea +90° da. Lurreko latitudea bezala, gradu sexagesimaletan (°) neurtzen da.
Definizioa
aldatuIgoera zuzena (RA) | Deklinazioa | Konstelazioa | ||||
Iparburua +90° latitudea |
12h 51.4m | +27.13° | Coma Berenices (31 Com ondoan) | |||
Hegoburua −90° latitudea |
0h 51.4m | −27.13° | Sculptor (NGC 288 ondoan) | |||
Erdigunea 0° longitudea |
17h 45.6m | −28.94° | Sagittarius (Sagittarius A barnean) | |||
Anti-erdigunea 180° longitudea |
5h 45.6m | +28.94° | Auriga (HIP 27088 ondoan) | |||
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Blaauw, A.. (1960). «The new IAU system of galactic coordinates (1958 revision)» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 2: 123. doi: . Bibcode: 1960MNRAS.121..123B..
- ↑ 2006ko ekaina, 3–20 or. Bibcode: 2006JAHH....9....3V..
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |