Kortrijk
Kortrijk (nederlanderaz; frantsesez Courtrai ) Belgikako iparraldeko hiria da, Mendebaldeko Flandrian dagoena. Belgikako hamargarren hiririk populatuena da. Leie edo Lys ibaiaren ertzean dago.
Kortrijk Kortrijk | |||
---|---|---|---|
Belgian municipality with the title of city (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Belgika | ||
Belgikako eskualdea | Flemish Region | ||
Province of Belgium | Mendebaldeko Flandria | ||
Belgikako barrutia | Arrondissement of Kortrijk | ||
Alkatea | Vincent Van Quickenborne | ||
Izen ofiziala | Kortrijk | ||
Jatorrizko izena | Kortrijk | ||
Posta kodea | 8500, 8510, 8501 eta 8511 | ||
Herriburua | Kortrijk (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°49′39″N 3°15′57″E / 50.8275°N 3.2658°E | ||
Azalera | 80,69 km² | ||
Mugakideak | Ledegem, Harelbeke, Lendelede, Kuurne, Zwevegem, Spiere-Helkijn, Mouscron, Menen eta Wevelgem | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 77.741 (2022ko urtarrilaren 1a) 1.476 (2018) | ||
Dentsitatea | 963 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 056 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Bad Godesberg, Taxkent, Frascati, Saint-Cloud eta Windsor and Maidenhead (en) | ||
Hizkuntza ofiziala | nederlandera | ||
kortrijk.be |
Historia
aldatuAntzinateko Curtracum herri erromatarraren inguruan eraiki zen Kortrijk hiria eta oso oparoa izan zen Erdi Aroan zehar ehungintzari esker. Frantsesek inbaditu zuten 1297. urtean baina flandriarren esku utzi behar izan zuten 1302. urteko guduan flandriarrek frantsesak garaitu ondoan. Flandriarrek urtero ospatzen dute Kortrijkeko garaipena.
Ekonomia
aldatuTurismoa eta industria (ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Ondarea
aldatuEraikuntza aipagarri ugari dira Kortrijk hirian: XIII. mendeko Ama Birjinaren eliza (XIII. mendeko kanpandorreak, XIV. mendeko kapera, Antoon van Dyck margolariaren obrak), San Martin eliza (XIV. mendea), Leie ibaiaren gaineko Broel zubia (alde banatan XIV. mendeko dorreak dituena), udaletxe gotikoa eta XIV. mendeko kanpandorrea.
Kirolak
aldatuKV Kortrijk da hiriko futbol talde nagusia.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Nederlanderaz)(Frantsesez)Kortrijk udal webgunea
Artikulu hau Belgikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |