Kristin Otto
Kristin Otto (Leipzig, 1966ko otsailaren 7a - ) alemaniar igerilaria da, Ekialdeko Alemaniako selekzioarekin Seulgo Olinpiar Jokoetan urrezko sei domina eskuratu zituena, aurrez inork egin gabeko balentria[1].
Kristin Otto | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leipzig, 1966ko otsailaren 7a (58 urte) |
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa Alemania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria eta kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | ZDF |
Jasotako sariak | |
Biografia
aldatuKristin Otto Leipzigen jaio zen eta 11 urte zituela hasi zen igeriketa egiten. 16 urterekin Munduko Txapelketan hartu zuen parte eta 100 metroko bizkar-igeriketan urrea eskuratu zuen. Errelebotako beste bi probetan ere irabazlea izan zen[2].
1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak eskuratuko zituela espero zen baina Ekialdeko herrialdeek boikota egin izanagatik ezin izan zuen parte hartu. 1986an Madrilen jokaturiko Munduko txapelketatan urrezko lau domina eta zilarrezko bi eskuratu zituen[2].
1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan dominak eskuratzeko faborito nagusia zen eta sei urrezko domina eskuratu zituen. 50 metro estilo librean eta 100 metro tximeleta eran errekor olinpikoak ezarri zituen[3]. 1989an kirol ibilbideari amaiera eman zion[4]. Ordutik kirol kazetaria da Alemaniako ZDF telebistan[5].
Txapelketak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1988 | Seul ( Hego Korea) | 50 m estilo librean | |
1988 | Seul ( Hego Korea) | 100 m estilo librean | |
1988 | Seul ( Hego Korea) | 100 m tximeleta eran | |
1988 | Seul ( Hego Korea) | 100 m bizkar-igeriketan | |
1988 | Seul ( Hego Korea) | 4 x 100 m estilo librean | |
1988 | Seul ( Hego Korea) | 4 x 100 m medley | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1982 | Guayaquil ( Ekuador) | 100 m bizkar-igeriketan | |
1982 | Guayaquil ( Ekuador) | 4 x 100 m medley | |
1982 | Guayaquil ( Ekuador) | 4 x 100 m estilo librean | |
1986 | Madril ( Espainia) | 100 m estilo librean | |
1986 | Madril ( Espainia) | 200 m medley | |
1986 | Madril ( Espainia) | 4 x 100 m estilo librean | |
1986 | Madril ( Espainia) | 4 x 100 m medley | |
1986 | Madril ( Espainia) | 50 m estilo librean | |
1986 | Madril ( Espainia) | 100 m tximeleta eran | |
Europako txapelketak | |||
1983 | Erroma ( Italia) | 4 x 100 m estilo librean | |
1983 | Erroma ( Italia) | 4 x 200 m estilo librean | |
1983 | Erroma ( Italia) | 100 m estilo librean | |
1987 | Estrasburgo ( Frantzia) | 100 m estilo librean | |
1987 | Estrasburgo ( Frantzia) | 100 m bizkar-igeriketan | |
1987 | Estrasburgo ( Frantzia) | 100 m tximeleta eran | |
1987 | Estrasburgo ( Frantzia) | 4 x 100 m estilo librean | |
1987 | Estrasburgo ( Frantzia) | 4 x 100 m medley | |
1989 | Bonn ( Alemania) | 100 m bizkar-igeriketan | |
1989 | Bonn ( Alemania) | 4 x 100 m medley | |
1989 | Bonn ( Alemania) | 200 m bizkar-igeriketan |
Sariak
aldatu- Munduko emakumezko igerilari onena (3): 1984, 1986, 1988
- Herrien Laguntasunaren urrezko izarra (1): 1986 (Ekialdeko Alemaniako Gobernuaren saria)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Kristin Otto | German swimmer | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ a b «Biografia de Kristin Otto» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ (Ingelesez) VINOD, A.. (2021-07-27). «Olympic legends: Kristin Otto – The Most Decorated» sportstar.thehindu.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ (Ingelesez) «SPORTS PEOPLE; Swimmer to Retire» The New York Times 1989-11-19 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ (Alemanez) «Biografie» ZDF Presseportal (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).